bilaketaren emaitzak "errepresioa"

Errepresiorik ez! Atxilotuak askatu! aski da!

Aski da! Konkista, arrazakeria, inkisizioa, atxiloketak, tortura, sakabanaketak, espetxeratzeak, sasi epaiketak, sasi demokrazia, hipokresia... eguneroko egurra azken 800 urtetan. Pirinioko azken larru gorriak oraindik bizirik gaude, baina zalantzarik gabe miraria da. Aski da, manifa Donostian.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren iritzia Kolektioaren aurka eta hainbat euskal herritarren aurka estatuek zabaldutako errepresioaren inguruan.

Gorenak 18/98ko zigorrak 292 urtera jaitsi eta Eginen argitaratzailea legala dela esan du

Espainiako Auzitegi Gorenak 18/98 auzia dela eta Audientzia Nazionalak ezarritako zigorrak jaitsi ditu. Horrez gain, ilegalizatutako enpresak (tartean Eginen argitaratzaile zen Orain) legalak direla esan du.

ETAk estatu espainiarraren errepresioaren aurka nonahi egingo duela iragarri du

GARAk jakinarazi duenez, ETAk bidalitako komunikatu batean azken hilabeteetako bost ekintza armatu bere gain hartu ditu, Capbretongoa barne. Era berean, estatu espainiarraren indar eta aparatu errepresiboen aurka nonahi egingo duela ere iragarri du talde armatuak. Komunikatu osoa bihar argitaratuko du GARA egunkariak paperezko edizioan.

Milaka lagunek eskatu dute Ino Galparsoro askatzeko

Milaka lagunek adierazi diote elkartasuna Arrasateko alkate Ino Galparsorori arratsaldean Arrasateko kaleetan egin den manifestazioan. Ino Galparsoro aske uzteko eskatu, "salbuespen egoera" salatu eta erantzule egin dituzte PSOE eta EAJ. Eguenerako mobilizazio eguna deitu dute.

Lagun bat atxilotu dute gaur Ordizian, "Internet bidez terrorismoa goresteagatik"

Guardia Zibilak egin du atxiloketa. 31 urteko gizonezkoa da atzeman dutena.

Hamar gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Donostiako epaitegian, bertan deklaratu nahi zutenean

Oarsoaldea eta Barakaldokoak dira gazteak. Apiriletik atxilotze agindua zuten, eta Espainiako Audientzia Nazionalean aurkezten saiatu dira. Ezin izan dutenez, Donostiako epaitegian aurkeztu dira gaur, eta bertan poliziek atxilotu dituzte. Oarsoaldean apirilean atxilotutakoek torturak salatu zituzten.

Sarkozyk mehatxua bete du: 6 laborari atxilotu dituzte

Kako baserriaren alde aritu diren sei lagun atxilotu dituzte, Sarkozyk iragarri bezala

Iñaki Olalde ezker abertzaleko politikari presoa ez daki inork non duten

Iñaki Olalde arabarra urtarrilaren 23an atxilotu zuten Agurainen, beste zazpi lagunen kartzelatzearekin amaitu zuen operazioan. Hauteskunde plataforma bat osatzea leporatu zioten eta, horregatik, "erakunde armatuko kide" izatea. Orain, ez familiak ez gainontzeko euskal presoek ez dakite zein espetxetan duten, amnistiaren aldeko mugimendutik salatu dutenez.

AHT Gelditu Elkarlanak Urbinan gertatutakoaren testigantzak jasotzeari ekin dio

AHT Gelditu Elkarlanak Urbinan ertzaintzak burututako errepresio krudelaren testigantzak biltzeari ekin dio. Ekimena horrela aurkezten dute: "Atal honetan larunbatean, urtarrilak 17, gertatutakoa jasotzeko asmoa dugu, zuen, bertaratu zinetenon hitz eta argazkiekin. Bidali beraz, zuen lekukotasuna helbide honetara: ahtgelditu@ahtgelditu.org." Argazkiak, lekukoen eta atxilotuen testigantzak ere aurkituko ditugu.

7Katu gaztetxearen huste saiakera salatu eta mobilizatzeko deia egin dute gazteek

Bilboko Okupazio Mugimenduak (BOM) joan den astelehenean, hilak 18, Alde Zaharreko gaztexeak (7Katu) "jasandako erasoa" eta Udaltzaingoak huste saiakeran erakutsitako bortizkeria salatu nahi izan du. Manifestazioa egingo dute larunbatean (20:00) plaza Biribiletik abiatuta.

Greba orokorra deitu dute eguenerako Arrasaten eta mobilizazioak Euskal Herrian

Arrasteko herritar talde handi batek greba orokorra deitu du eguenerako Arrasaten, Soto del Realen dagoen Ino Galparsoro alkateari babesa emateko eta espetxeratzea salatzeko. Euskal Herriko gainontzeko herrietan, berriz, mobilizazioak egingo dituzte. Prentsaurrekoan ertzaintza agertu eta hizlariak identifikatu egin ditu. Tentsio uneak bizi izan dira, baina azkenean prentsaurrekoak aurrera egin du, bestelakorik gabe.

Etxerati mehatxu egin dio Rubalcabak

Presoak ez ezik, senideak ere Barne Ministeritzaren ikusmiran.

Tortura latzak salatu dituzte aurreko astean atxilotutako gazteek

Inkomunikazioa altxatu ostean, espetxean, kontatu ahal izan dute egin dietena. Momentu hauetan beste lau gazte iruindar ditu inkomunikaturik polizia berak. Halaber, abuztutik Nafarroan ustez "Segiko kideen" aurka garatzen ari diren polizia operazioei buruzko hausnarketa interesgarria dator gaurko Gara egunkarian: http://ttiki.com/994

Atzoko zein azken egunetako desalojoak salatuko dituzte gazteek gaur kalean

Bilboko Okupazio Mugimenduak Bilboko gaztetxeak eta etxe okupatuak jasaten ari diren erasoak salatuko ditu gaur arratsaldean. Atzo Olabeagako gaztetxearen eraisketa salatzeko eta gaztetxeen defentsan, 20:00etan Biribila plazatik aterako den manifestaziora deitu dute. Ezker Abertzaleak bat egin du deialdiarekin.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]