bilaketaren emaitzak "errenteria"

Amnistiaren aldeko aste odoltsuaren 30. urteurrena gogoratuko dute Oreretan

1977an hainbat hildako gertatu ziren Hego Euskal Herrian amnistiaren aldeko astearen mobilizazioetan, horietako asko Oreretan. Orereta-Euskal Herria ekimenak gertaerak gogorarazteko webgunea martxan jarri du, ekainaren 10ean ekimen mordoa antolatzearekin batera.

Suhiltzaileen bi kamioi Oreretan... bi katurengatik

(Bideoa) Bi katu erreskatatzen saiatzeko muntaia ederra izan da gaur Oreretan.

Istilu larriak Orereta-Errenterian: Ertzaintzak tiroak bota ditu

Gaur eguerdian istilu larriak izan dira Oreretan. Ehunka lagun atzoko atxiloketak salatzeko prentsaurreko bat ematear zirela, Ertzaintzak hiru gazte erretenitu ditu pankarta bat zutelako. Jendea hara hurbildu eta tentsio handia izan da. Ertzaintzak pilotakadak eta kolpeak banatu ditu jendearen aurka. Ertzainetako batek pistolaz jendea apuntatu eta, ondoren, airea gutxienez bi tiro bota ditu, jendetik 2 metrora zegoela. Ondoren, istiluak eta atxilotuak izan dira.

Oreretako gertakariei buruzko bideo argigarria

Larunbat eguerdian Orereta-Errenterian izandako istilu larriez argibideak ematen dituen bideoa.

Gipuzkoako Software Askearen Elkarteak Errenterian jarri du bere egoitza

Gipuzkoako Software Askearen Elkarteak Errenterian ireki du bere egoitza, edonoren kontsultak erantzuteko zain.

Ktulu errenterian!

Errenteriako jaietan lehen mailako talde baten kontzertua espero da uztailak 24ean: Ktulu. Diska berria entzuteko zain gauden bitartean kontzertuak ematen hasi dira, non erabiltzaileek bozkatutako abestiak jotzen dituzten (hori esaten dute bere myspace gunean). Bitxikeri bezala, ONCEren kupoiaren azken iragarkia ikusten baduzue bateria jotzen duen haur batek Ktuluren kamiseta darama. Mezu subliminala ote?
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]