bilaketaren emaitzak "erregea"

Yogi hartzak fiskalari erantzun dio

Juan Carlosek hartza hil zuen, ez zuen hil... zein egoeratan zegoen (hartza ala Juan Carlos?). Pasa den azaroan Nicola Lococok Deian eta Garan argitaratu zuen "Las tribulaciones del oso Yogi" (http://www.gara.net/idatzia/20061102/art187080.php) artikulua dela-eta, Javier Zaragoza fiskalak kereila aurkeztu zuen haren kontra. Nicola Lococok fiskalari erantzun dio, berriz ere Deian eta Garan. Artikulua barrez lehertzeko modukoa da.

Azkuna, Espainiako erregeen aurrean makurtu zen bakarrenetarikoa

Euskal Herriko zein Kataluniako jarraitzaileek bizkarra eman zieten bitartean, bakan batzuk, ezkutuan hori bai, makurtu ziren Espainiako errege-erreginaren aurrean, beste behin ere.

ETBk Juan Carlos erregearen gabonetako mezua igorriko du

PSE eta PPren botuekin, EiTBren Kontrol Batzordeak begi onez ikusi du gaur EiTBk Juan Carlos espainiako erregearen gabonetako mezua igortzeko duen asmoa. Erabaki honen aldekoen eta aurkakoen (EAJ, EB eta Aralar) artean bederatzi bozketara berdinketa egon den arren, batzordeko buru den Mertxe Agúndez sozialistari esker aurrera atera da.

Juancar, bota bertso bat

Juan Carlos, honako hitzak emanda, bota bertso bat.

Kereila, Erregeari barre egiteagatik

Espainiako Erregea Errusian izan zen udazkenean hartzak ehizatzen. Mitrofan izeneko bat hil zen, baina animalia mozkortua ei zegoen, tiroa errazteko Juan Carlosi. Hainbat txiste egin dira harekin, toki askotan, baina Euskal Herriko bi egunkariri ezarri dio orain kereila Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak: Deia eta Garari.

Chavez-Borbon. Kontestu guztia adierazten duen 12 minutuko bideoa

Baduzu ordu laurden bat? ikusi bideoa, interesgarria da. Entzun ez ditugun hitzak topatuko dituzu... erregearena kontestualizatzeko balioko du. Bai, iturria venezolarra da, baina interesantea da oso. Venezuelako telebistako irudiak eskaintzen dizkigu La haine sareak.

Epaileak hiruna mila euroko isuna jarri die ‘El Jueves’-eko irrimarragileei

Espainiako Auzitegi Nazionalean ahozko epaiketa egin diete gaur El Jueves aldizkariko bi irrimarragileri, hauek uztailaren hirugarren asteko zenbakiaren azalean Espainiako printze-printzesak "iraindu” zituztelakoan, eta Jose Maria Vazquez Honrubia epaileak hiruna mila euroko isuna jarri die.

Rodriguez, Ripa eta Lococori zigorrik ez Espainiako erregea "iraintzeagatik"

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Josetxu Rodriguez eta Javier Ripa umoregileak eta Nicola Lococo filosofoa. Hirurei gaur egin diete epaiketa Espainiako erregea iraintzea egotzita.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]