bilaketaren emaitzak "erraustegia"

Izututa gaude

Zubietako eskola txikiak antolatuko du aurten Gipuzkoako Eskola Txikien festa, ekainaren 10ean. Aspaldi ari dira gurasoak festa hori prestatzen: kamisetak, bloga, programazioa... Lanpetuta dabiltzan guraso horiek, ordea, badute beste buruhausterik; Zubietako eskola txikitik 1180 metrora erraustegia eraiki nahi dute eta Zubieta herri txikiaren landa-bizitza eta haurren osasuna arrisku larrian daude. Hori salatzeko eta hiri hondakinen kudeaketa alternatiboak lantzeko eskatu nahi diete politikariei larunbateko Donostiako manifestazioan.

Donostiako zerrenda kutsatuak zeintzuk diren jakin nahi?

Love of 74 blogean argitaratu dute, esklusiban, Donostiako zerrenda kutsatuak zeintzuk diren. Sakatu lotura eta zuek ere jakinaren gainean egongo zarete.

Zubietako erraustegia: zein distantziara zaude zu

Tagzaniako puntu honek ( http://www.tagzania.com/item/36642 ) Zubietako zabor erraustegiaren kokapena markatzen du (gutxi-gorabehera). Inguruko tokiak Usurbil, Zubieta edo Lasarten zein distantziatara geratzen diren ikusten da. Kilometro bat edo biko erradioan airearen kalitatea nolakoa ote? Lege kontuak ere badaude, gainera, toki populatuak ezin baitaitezke erraustegitik gertu egon. Puntu jakin bat zein distantziara dagoen jakiteko, hemen proposatzen da sistema nork bere puntuak gehituz informazioa osatzeko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]