bilaketaren emaitzak "eremulauak"

eremulauak: diseinu berria eta disketxe alternatiboa abian

Eremulauak.com erreferentzia kulturala sarean. Eta orain diseinu berriarekin, blogago. Partehartzea eta eztabaida kulturala, aktualitatea... berriak, albisteak. Eta orain baita disketxea ere..... http://ediziogunea.eremulauak.com/ gunean topatuko duzu disketxeari buruzko informazioa.

Nun taldeak bere Bilboko kontzertuaren ingurukoak zehatz kontatu dizkigu

eremulauak.com gunean, Nun taldekoek lehen pertsona pluralean kontatu digute beraien kontzertua. Xarma handikoa behar lukenak, ez du berezitik asko. Interesgarria litzateke, gehiago beharbada, beste kontzertu baten kronika ere egingo balute. Hurrengoan. Irakurgarria da, hala ere.

"A las cinco en el Buenpas" narrazioa

Donostiako Artzain Onaren inguruetako elkarrizketa bat, gaur egun gazteriak pairatzen duen egoera larria bistaratzen duena. Egurra.

Gorka Bereziartua Moskun

Gorka Bereziartua hernaniarra Moskura joan da lagunekin. Eta boli gorria blogean kontatzen dizkigu hangoak. Bere kronikan, ezin hobeto uztartzen ditu errealitatea eta fikzioa. Kontalari aparta da Gorka, eta Moskuko kronikek bidaiariaren eta bidaiaren magia ere badute.

Kontuz iPodarekin, su ta gar jartzen da eta

Gorkak Eremulauak.com fantzine interesgarrira ekarri du albistea. iPodak su ta gar. Mp3 kantuak entzutean sua hartu dio nanoak gizon bati. Albistea interesgarria, oso heavya benetan. Elurretan (http://www.elurretan.com ) entzuten hasi beharko dugu, ea inguruak iZozten zaizkigun.

eremulauak.com Agur esateko ordua iritsi da

Agur esatea erabaki dute. Malko bat dugu begian eta esku bat zuei luzatzeko. Apirilaren 4ean denbora honetan gurekin egon zaretenokin bildu nahi dugu Bilboko Kafe Antzokian, eremua elkarrekin azken aldiz zeharkatzeko. Ediziogunean bidaide izan ditugun Akatu eta Nun taldeek jarriko dute musika, baita bereziki gonbidatu dugun Standstill taldeak ere.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]