bilaketaren emaitzak "erahilketa"

PSE-EEko zinegotzi ohi bat hil dute Arrasaten, tirokatuta

Hiru tiro bota dizkiote, eta erietxera eraman dutenerako zendu da, Euskadi Irratiaren arabera. Bularrean eta burualdean zeuzkan tiroak, lehen datuen arabera. Navas Tolosa kalean izan da atentatua, 13:30ak aldera, etxetik irteten ari zela. Isaias Carrasco da hildakoa, eta 42 urte zituen.

Arrasateko zinegotzi-ohi sozialista erahil dute

13:30ean tirokatu dute, Navas Tolosa kalean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez. Tiro egin diote eta ospitalean hil da.

ETAk militar bat hil du Santoñan

Pertsona bat hil egin da eta sei zauritu dira, horietako bat larri, bonba-auto batek Santoñako Patronatu Militarraren aurka eztanda eginda. Aldez aurretik, pertsona batek bonbaren kokapenaz ohartarazi dio Donostiako DYAri, ETAren izenean.

«Pertur italiar neofaxistek bahitu zutela pentsatzeko zantzuak daude»

Uztailaren 23an bete ziren 31 urte Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ETA politiko-militarreko kidea desagertu zenetik. Hainbat sektorek ETApm-ko kideei leporatu izan die desagertze hura, baina Angel Amigo zinema ekoizleak osatu duen El año de todos los demonios dokumentalak bestelako hipotesi bat jarri du mahai gainean. Filmaren arabera, zantzu asko daude Pertur Espainiako Poliziaren aginduz Italiako neofaxistek bahitu zutela pentsatzeko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]