bilaketaren emaitzak "epaiketa"

Legorretako bizilagun bat epaituko dute bihar AHT eraikitzeko baimenik gabeko lan batengatik protesta egiteagatik

Tolosako epaitegian epaituko dute bihar pertsona hau, goizeko 11:00etan. Bere etxe inguruan baimenik gabeko makinak lanean zeudela ohartu eta langileekin liskarrean ari zela, hauek ertzaintza deitu zuten. Ertzainek Legorretako bizilagunari egotzi zioten liskarra eta honen ondorioz izango da biharko epaiketa.

Lea-Artibaiko gazteen aurkako epaiketa hasi da gaur

Gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira. "Segiko kide izateagatik", 8 urteko kartzela-eskaera dago euren aurka. Hori salatzeko, operazio honetan eta Donostian, Oarsoaldean, Iruñerrian zein Hernanin emandako antzeko operazioetako gurasoek elkarretaratzeak burutu dituzte Hegoaldeko lau epaitegi nagusien aurrean. Halaber, HUHEZIn ere mobilizazioak burutzen ari dira: http://ttiki.com/7087

Justizia administrazioa euskaldundu! Euskarari erasorik ez!

Asteazken eta ostegunean, hamabi euskaltzale epaituko dituzte euskaldunon hizkuntza eskubideen alde egiteagatik. Datorren abenduaren 19 eta 20an, hamabi euskaldun epaituko dituzte Bilboko Auzitegi Probintzialean, 2005ean burututako ekimen batean, euskaldunon hizkuntza eskubideak defendatzea xede izan zutelako. Bost hilabeteko espetxe zigorra da eskaera fiskala horietako bakoitzarentzako. Hori salatzeko EHEk elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegiaren aurrean asteazken honetan goizeko 9.15etan. BERTSIO LABURTUA LEHEN IRUZKINEAN.

Egunkaria auziaren inguruko epaiketa zuzenean Twitter bidez

Auzitegi Nazionalean Egunkariaren aurkako epaiketa hasi da gaur eta bertako gertakariak zuzenean jarraitu ditzakegu twitter bidez.

BideoaJose Mari Elosua abokatua 18/98 auziaz

Jose Mari Elosua 18/98 auziko defentsako abokatuetako bat da. Bideoko elkarrizketan epaiketaren gakoak azaldu ditu eta inputatuak absolbitzeko motibo guztiak daudela baieztatu.

[Gazt] COPE irrati kateko periodista bat Eroski difamatzeagatik kondenatua

COPE irrati espainola eta kate honetako Cristina Lopez Schlichting esataria Durangoko epaitegiak Eroski supermerkatu kateari 3000 euro ordaintzera kondenatu du kalte moralengatik.

Uriaren tortura salaketagatik ahozko epaiketa abiatuko duela iragarri du epaileak

[K&I]Hala jakinarazi die aldeei Nekane Rodriguez Donostiako Instrukzio Auzitegiko epaileakl, Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkari zenari deklarazioa hartu ostean. Epaile batek "entzun" dion aurreneko aldia dela nabarmendu du Uriak deklaratu eta gero. 50 bat lagun batu dira atarian elkartasuna adierazteko.

SAren epaiketa dela eta "sindrome del norte abestia"

SAren epaiketa dela eta "Sindrome del norte abestia" KIMOren blogean.

SA taldeko kideak ostegunean epaituko dituzte

Fiskaltzak urte eta erdiko zigorra eskatzen du "terrorismoa goraipatzeagatik" euren abesti batzuetan.

EHUko 103 ikasle epaituko dituzte gaur 2003an Leioan itxialdia egiteagatik

2003an Espainiako Unibertsitateen Lege Organikoaren kontrako itxialdia egiten ari zirela atxilotu zituzten 103 ikasleak epaituko dituzte gaur, Getxon (Bizkaia). Hain zuzen ere, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean atxilotu zituzten. Epaiketaren harira, lege horren kontrako eta Bolognako prozesuaren aurkako beren jarrera berretsi dute Ikasle Abertzaleek.

Peruko Justiziak errudun jo du Alberto Fujimori eta 25 urteko kartzela zigorra bete beharko du

Alberto Fujimori Peruko Gobernuko presidente izandakoa errudun jo berri du hango Auzitegi Gorenak eta 25 urteko espetxe zigorra jaso du. Giza eskubideak urratu zituela dio epaiak. Cesar San Martin aretoko buruak jakinarazi du epaileek aho batez hartu dutela erabakia. Hiru kidek osatu dute epaimahaia.

Arnaldo Otegiren prentsaurrekoa epaiketaren aurrean. (bideoa)

Bihar hasiko den epaiketaren harira prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Ezker Abertzaleak. Bertan Arnaldo Otegik hartu du hitza (lehenengo aldiz prentsaurreko batean gartzelatik irten zenetik) eta epaiketari buruz egiten duen irakurketa plazaratu du.

Rodriguez, Ripa eta Lococori zigorrik ez Espainiako erregea "iraintzeagatik"

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Josetxu Rodriguez eta Javier Ripa umoregileak eta Nicola Lococo filosofoa. Hirurei gaur egin diete epaiketa Espainiako erregea iraintzea egotzita.

Fuzz.fr (frantsesezko Zabaldu) epaitu eta kondenatu dute

Justiziak (edo) 1000 euro ordainaraziko dizkio fuzz.fr webguneari (frantsesezko Zabaldu, nolabait) Olivier Martinez aktorearen irudia "difamatzen" zuen blog batera lotura emateagatik. Albiste horretan esaten zenez Martinezek Kylie Minogue abeslariarekin bikote harremanen bat izan zuen. Frantziako blogosferan abian jarri dute "Je n'aime pas Olivier Martinez" kanpaina.

Ibarretxe, Lopez eta Otegi epaitu egingo ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

[K&I]Saiz epaile instruktoreak hartu du erabakia Jaurlaritzaren lehendakariaz, PSE-EEren zuzendaritzakideaz eta ezker abertzalearen mintzaideaz. Ares PSE-EEren buruzagia, eta Etxeberria, Petrikorena, Barrena eta Dañobeitia ezker abertzalearen mintzaideak ere epaituko ditu. Bilerak egiteagatik desobedientzia egitea leporatuta auzipetu dituzte ezker abertzalearen kideak, eta desobedientzia egiteko ezinbesteko laguntzaile izatea egotzita beste hirurak. Ahozko epaiketa egingo diete.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]