bilaketaren emaitzak "epaia"

'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoa ia hasieratik errepikatu beharko dute

Euskadunon Egunkaria-ri lotutako auzi ekonomikoaren epaiketa edozein momentutan egin zitekeen, baina auzi horretako eginbide gehienak baliogabe jo ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor Salak. Auzitegiko Salak arrazoia eman dio defentsari, Joan Mari Torrealdairen, Txema Auzmendiren eta Iñaki Uriaren defentsa eskubidea ez dela errespetatu esaterako orduan.

Bideoa18/98 bideo bilduma

Azkenaldian euskal munduak jasan duen erasorik bortitzenaren laburbilketa galezina honako hau. Testigantza, epai-fragmentu, entrebista... ugari azaltzen dira bilduma honetan. Ez al goaz denboran hamarkada batzuk atzera?

Auzitegi Nazionalak 500 urtetara kondenatu ditu 18/98 auziko 47 prozesatu

Atera da sententzia. Auzitegi Nazionalak 18/98 makrosumarioko 46 auzipetuei gartzela zigor eta multa ekonomiko gogorrak ezarri dizkiete. "ETAren bihotza" omen dira epailearen hitzetan. Auzipetuak zigor politikoa jasotzera doazela salatzen ahalegindu dira irakurketaren hasieran, eta 'Eusko gudariak' kantatu dute. Kanporatu egin dituzte.

Hiru adineko epaitegira eta pentsio gabe EAE-ANVren kartelak ipintzeagatik

Otxailaren 4ean Noaingo bost bizilagun epaituko dira, hiru pentsiodun eta bi gazte, 2007 hauteskundeetan ANV-EAEren kartelak ipintzeaz akusatuak. Hemezortzi hilabetetako espetxe zigorrari egiten diete aurre. Ezarri zitzaizkien fidantzak ordaintzeko, soldatak bahitu zitzaizken gazteei eta beraien pentsioak 70 urtetik gorako hiruei.

"Eppur si muove", ezker abertzaleak lanean jarraituko du [es]

Ezker Abertzalearen bat-bateko irakurketa ilegalizazioari buruz.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]