bilaketaren emaitzak "enpresa"

Javier Etxebesteren Interneteko enpresa berria

Yahoo Europako zuzendari izandako Javier Etxebeste nafarra (Interneteko euskaldun nazioartekoena), beste web proiektu batean murgildu da. Aste honetan egin da publiko bi ekintzaileren artean sortu duten start-up edo enpresa berriak, Opencage-k, informatikariak kontratatu nahi dituela.

Arabako Enpresariak: Gaur egun Internet Explorer erabiltzea behartzen duen web gune bat

Nik usten nuen gauza hauek lehen gertatzen baziren ere, jada ez zirela gertatzen. Enpresa munduko web gune bat, bakarrik explorer-ekin ikus daitekeena. Noski, Google-ek ere ez du berari buruzko informaziorik. Eta hori, Firefox Europan erabiltzaileen %29ak erabiltzen dugunean: http://www.xitimonitor.com/es-es/barometro-navegadores/firefox-marzo-de-2008/index-1-3-3-127.html Hamaika ikustekoak jaioak gara, benetan !!

Real Sociedaden zati bat erosi nahi duten txinatarrei eskaintza argi bat egiteko eskatu die zuzendaritzak

Hong Kongko "Light House Consulting"ek Real Sociedaden %35 erosi nahi du. Real Sociedaden estatutuek %2an dute pertsona bakoitzak izan dezakeen akzioen muga, beraz Estatutuak aldatu beharko lirateke. Estatutuak Batzar Orokorrak alda ditzake eta zuzendaritzak batzar orokorra baino lehen eskaintza argi eta publiko bat egitea eskatu du akziodunek euren iritzia osatu dezaten.

Eroski munduko kooperatibarik handiena bilakatuko da, 52.000 bazkiderekin

Eroskik dituen enpresa filialak kooperatibako parte izango dira, hala erabaki dute gaur goizean Elorrion (Bizkaia) batzar orokorrean bildutako lagunek. Estatutu berriarekin, 8.000 bazkide izan ordez 47.000 gehiago izango dira; munduko kooperatibarik handiena bihurtuko da Eroski, 52.000 bazkiderekin. Okerrik ez bada, otsailean hasiko da kooperatibizazio prozesua. Onartutako plana urte batzuetako epean amaituko dela esan dute.

Sareblog, euskarazko lehen blog sare komertziala

Sareblog Asier Lozanok eta Borja Bonillak 2008an sortutako enpresa da. Euskarazko lehenengo blog-sare komertziala osatu dute. Beren esanetan, "enpresa blogaren bitartez enpresei leiho berria zabaltzen zaie, munduari euren burua ezagutzera ematen diote, eta haien marka nola zerbitzuak berehala kokatzen dituzte Interneten".

1.516 enpresa ari dira Bai Euskarari Ziurtagiriarekin lanean

2012. urterako 1.500 ziurtagiri berri lortzea aurrikusten du Ziurtagiriaren Elkarteak egin duen estrategia planak. Guztira, 20.000 lagun baino gehiago dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean lanean ari direnak. 1.516 entitate horietatik 165ek “Zerbitzua eta lana euskaraz” maila eskuratu dute, 508k “Zerbitzua euskaraz” eta 883 “Bidean” mailan daude.

IKTeroek Google erosi dute

Google-k YouTube erosi nahi duela? Eta zer? Hona azken egunotako albiste garrantzitsuena: IKTeroek Google erosi dute!! Puntucomen merkatua ikara dago.

Euskaltelek Amena utzi du eta Vodafonerekin lotu (FAQ)

Aste honetan Euskaltelek jakinarazi du Amenarekin zuen lotura hautsi duela eta Vodafonerekin sinatu duela akordio bat. Gauza asko oraindik ilun samar badaude ere, argigarria gerta daiteke internet&euskadi blogak eskainitako gida (FAQ).

Martxan da 11itzulpen, web bidezko itzulpen zerbitzu berria

11itzulpen Euskal Herrian gehien erabiltzen diren lau hizkuntzekin (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa) lan egiten duen lehenengo itzulpen zerbitzu profesional guztiz birtuala da. Bere zerbitzuak bakarrik www.11itzulpen.com webaren bidez eskaintzen ditu. 11itzulpen Euskal Herrian 2007aren bukaeran martxan jarritako ekimena da eta itzulpengintzaren munduko profesional talde zabal bat biltzen du.

Software Librea eta Enpresari buruzko Jardunaldiak Bilbon

Datorren uztailak 4an Software Librea eta Enpresari buruzko I. Jardunaldiak ospatuko dira Deustuko Unibertsitateko Bilboko kanpusean. Bertan IBM, Sun, Novell, RedHat/JBoss, Telefónica I+D, ESLE, Irontec eta CodeSyntax izango dira beraien ikuspuntuak azaltzen eta beraien proiektuak erakusten. Sarrera doakoa eta librea da, baina webgunean izena eman behar da.

Twitter enpresatan erabiltzeko gida

Lantalan blogekoek euskaraz eman dute Twitter enpresatan erabiltzeko gida. Oso interesgarria da gida .....

OpenPYME, software librearen katalogoa enpresentzat [ES]

Tenerifeko unibertsitate batek enpresa txiki eta ertainei (ETE) zuzendutako katalogo bat prestatu eta argitaratu berri du. Bertan, sektore honen beharrak software librearekin nola asetu proposatzen da, software libreko aukerarik onenak gomendatuz: enpresei zuzendutako GNU/Linux distribuzioak, ofimatika, Internet, eduki kudeatzaileak, datu base dokumentalak, bezeroekin harremanak kudeatzeko sistemak, eta abar.

OLPH: One Laptop Per Hacker

Gdium etxeak ekimen berezi bat abiatu du: One Laptop Per Hacker (OLPCren esaldia erabiliz). Antza, kanpaina honekin ordenagailu eramangarri berri bat sortu nahi dute, komunitatearen laguntzaz. Edonork parte har dezake netbook hau diseinatuz: Itsura, sistema eragilea, hardwarea, widget ezberdinak, periferikoak... Lehenengo eramangarri kolaboratiboa osatu nahi dute, bada. Marketin kanpaina bikaina ez ezik ekimena bera ere oso interesgarria iruditu zait. Merkatuan badute Gdium Liberty izeneko netbook bat. Eta itxura ona du. SE: Madriva G-Linux
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]