bilaketaren emaitzak "emakumeak"

Irungo alardea

10etan Moskuko plazan emozioa borborka, neskak txilibituak zoragarri jotzen, emakumeak danborrak, urrux armatuak izkilu eta aizkoraz, besarkadak eta negarrak, beldurrarekin batera, larru gorriak pilatzen aldapa gora, telebistak eta kazetariak, txaloak eta irrintziak, kale gorriak lepo beteta, doinu zoragarriak eta neskak, gazteak, andereak, emazteak, emakumeak, amonak ofiziotan agureen antzera.

Hondarribiko alardean "Aupa Orio"

Harresi nabarraren sarreran goizeko 8 terdietan plastiko beltzaren zain azken bi urteotan bezala, milaka larru gorri urruxak, neskak, emakumeak, mutilekin, gizonekin, batera jakina, Jaizkibel konpainia ospetsuan harro txilibita jotzen, danborrarekin, armaturik izkiluekin... ataka igaro ahala sorpresa, ez baitago plastiko beltzik horia baizik, kareta muturra estaltzen. Aurten Cesidekoek ez dute asmatu ezta plastikoaren kolorearekin larru gorriak harrituta "aupa Orio!" oihuka plastiko horidunei..

Euskal emakume idazleak existitzen al dira?

"Ez dut uste gaur egun [emakume idazlea eta emakumeen unibertsoa] existitzen denik, inoiz existitu bada". Hala dio Joseba Gabilondo Michigan State unibertsitateko irakasleak Sareinak-en egin dioten elkarrizketan. Oso interesgarria, zinez.

Emakumeen ahotsa blog batean

Alderdi eta sindikatu ezberdinetako emakumeek sinatu eta bultzatutako ekimena da ahotsa. Horretarako blog bat sortu dute. Ekimenean emakumeen ahotsa bultzatzea dute xede. Kolektibo ezberdinetako emakumeak, zazpi herrialdeetakoak gainera. Eskumako ahotsa (UPN, PP, CDN, UMP eta UDF) falta du soilik ekimen honek. Aurkezpenean 200 emakume inguru aritu dira, Donostian.

Lau gizonezkok egindako sexu eraso baten ondorioz, erietxean dago 17 urteko neska bat

Igande goizaldean gertatu zen erasoa Bilbo inguruko landa inguru batean. Hiru mutil atxilotu ditu Ertzaintzak erasoan parte hartu zutelakoan, eta laugarren baten bila dabiltza. Zenbait iturriren arabera, neska oso larri dago.

gizonak indarkeria matxistaren aurka

Badirudi zenbait gizon antolatzen ari direla sexismoaren aurka. Albiste ona. Izan ere, sexismoak gizonei ere kalte ederra egiten digu

Zutabegile espainiar batek emakumezkoen morfotipoak baliatu ditu euskal emakumeak iraintzeko

'La opinión de Zamora' egunkariko zutabegile batek idatzitako artikulu batean, osasun publikoa eta emakumezkoen morfotipoak baliatu ditu euskal emakumeak larriki iraintzeko.

Euskal Bake Prozesuaren Aldeko Emakumeen Nazioarteko Adierazpena sinatu dute

"Emakumeak bakea eraikitzen" izeneko topaketen barruan, nazioarteko bederatzi emakumek Euskal Bake Prozesuaren Aldeko Emakumeen Nazioarteko Adierazpena sinatu dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]