elmundo.es/elmundo/2008/02/23/espana/1203746660.html
xuriken (e)k bidali du duela 271 egun 13 ordu 10 minutu, duela 271 egun 10 ordu 7 minutu argitaratuta
Espainiak Caracasen duen enbaxadan pintadak agertu dira. Horietako batean ETAren anagrama eta "Bietan Jarrai" leloa. Lelo hori eta Jarrai gazte erakundea nahasten ditu "El Mundo"k. Uste nuen adituagoak zirela afera hauetan. Zer esango dute orduan Euskaltzaindiari buruz, bere leloa "Ekin eta Jarrai" da eta... Simon Bolivar Koordinadorak sinatutakoak ei dira graffitiak. "Gora erresistentzia", "Euskal Herriarekin elkartasuna" eta maputxe nahiz palestinarren aldeko mezuak irakur daitezke.