bilaketaren emaitzak "elkarlana"

GeldiTOUR ekimena abian jarriko du AHT Gelditu! Elkarlanak.[ES]

AHTak Euskal Herrian eragingo lituzken eraginak gizarteratu eta esparru ahalik eta zabalenetara bere mezua zabaltze asmoz, GeldiTOUR ekimen ibiltaria abian jarriko da maiatzean AHT Gelditu! Elkarlanaren bitartez. Kortes, Nafarroatik maiatzaren 4an hasi eta maiatzaren 31n Donostian Manifestazio Nazional batekin amaituko litzake. Orain da garaia, gelditu dezagun!

AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTren oposizio sozialaren zilegitasuna berrresten du

AHT Gelditu! Elkarlanak, barne eztabaida baten ostean, AHTren aurkako borrokaren zilegitasuna eta borroka molde baketsuen aldeko apustua berretsi du komunikatu baten bidez.

Piztu zure adimena, itzali telebista

Webgune berri bat dugu euskal blogolandan. Bertan azaltzen dutenez, sarean aurki ditzakegun bideoak (edo beraien erreferentziak) biltzea dute helburu. Ekimen irekia da eta bideo profesionalak zein bestelakoak bidali daitezke. Edukiak ikusita, gai sozialak lantzen dituztela dirudi. Ekimen irekia denez, agian euskara sustatzeko laguntza eskertuko dute...

AHTaren ibilbidearen 1.1 bertsioa jadanik eskuragarri.

2007ko azaroan AHT Gelditu! Elkarlanak AHTak izango luken ibilbidea irudikatzen duen Google Eartheko .kmz fitxategiaren 1.0 bertsioa publikatu zuen. Jadanik 1.1 bertsioa eskuragarri dago: Herriak karpetetan sailkatu dira, Durangaldea, Goierri etabar irudi eta bideoz ornitu dira... deskargatu eta ikusi!

Asteburu honetatik aurrera, gazte mugimenduak batera ekin eta herrialdeka asanbladak burutuko ditu

Gazte mugimendua indartzeko helburuz eta sistemaren aurkako gazte uholdea osatzera bidean, datozen hileotan garatuko den dinamika berria aurkeztu dute aste honetan gazte mugimenduko hainbat kidek. Asteburu honetan herrialdeka asanbladak izago direla iragarri zuten, hasteko larunbat honetan Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Gazte guztiak deitu dituzte hauetan parte hartzera.

Hala Bedi eta Gasteizko gaztetxea elkarlanean

Hala Bedi irratiak 25 urte behar ditu, Gasteizko gaztetxeak 20. Historikoak eta erreferentziazkoak biak. Ospatzen hasi dira, baita batera ospatu ere. Elkarlana eredu. Honatx adibide bat. Eta zorionak!
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]