bilaketaren emaitzak "eliseo gil"

Iruzurra ukatu eta «lintxatze mediatikoa» salatu du Veleiako aztarnategiko arduradunak

Arabako Aldundiak osatutako batzordearen ondorioek «oinarri zientifikorik ez» dutela eta «frogak baino iritziak» izan dituztela oinarri argudiatu du aztarnategiko buru Eliseo Gilek; «erantzukizun politikoak» eskatu eta «neurri administratibo eta legalak» hartuko dituztela iragarri du.

Eliseo Gilen prentsaurrekoaren bideo osoa (20 min)

Atzo Iruña Okan eman zuen prentsaurreko osoa, http://www.yotube.com/iruinaoka Non daude ostraka euskaldunen bideoak eta argazkiak? Non batzorde zientifikoaren txostenak? Non txosten arkeologikoa? Zergatik ez dira argitaratzen ?

Eliseo Gil Politicamente incorrecto saioan: Non daude frogak?

Nork idatzi du batzorde zienfikoaren konklusioen txostena? Nork sinatzen du? Honetan oinarritzen baita Arabako Foru Aldundiaren Kultura Diputatuaren 2008-11-19ko agindu forala, Eliseo Gili indusketetako ardura kenduz. Bi kazetari, Berriako Barandiaran eta DNAko Montañes, galderak egiten Eliseo Gil jaunari. Harrigarria da baina txosten kimikoa eta batzorde zientifikoaren kimikarien izenak Legarda eta Madariaga kimikariak ez dira ezta aipatu ere. Kazetariek ez al dakite ezer txosten kimikoez?

Arabako Foru Aldundiko diputatuei gutuna Eliseo Gilen aurkezpena delarik

Gaur Eliseo Gil arkeologoa izango duzue aurrean. Jakin ezazue ostraka euskaldun hauetan azaltzen den euskara benetakoa dela eta 1.700 bat urte duela. Ostraka hauetan besteen artean NIIV izena duen neskaren historia dago idatzita. Inork ez du asmatu duela 1.700 bat urte Iruña Okan bizi zen NIIV-RIIn historia. Henrike Knörr jaunak beti defendatu zituen hil arte. Faltsutzat salatzen dutenek ez dira konturatu ere NIIV-ren historia dagoela idatzita eta honek erakusten du gehiago aztertu behar dela.

Eliseo Gilek Iruña-Veleiari buruzko txosten zientifikoa zalantzan jarri du

Aztarnategiko zuzendaria izandakoak salatu du batzorde zientifikoak ateratako ondorioak «iritzietan» oinarrituta daudela. Kanpoko ikerlari talde baten ikerketa eskatu du Batzar Nagusietan egindako agerraldian.Arabako Aldundiak osatutako Ikerketarako batzorde zientifikoak Iruña-Veleiako aurkikuntzen inguruan ateratako ondorioen fidagarritasuna zalantzan jarri du, berriro ere, Eliseo Gilek.

Iruña-Veleiako espektroskopia nuklearreko analitikak ez ziren inoiz egin

Iruña-Veleiako ostraken gaineko patina edo geruza antzinakoa zela demostratzen omen zuten espektroskopia nuklearreko analitikak ez ziren inoiz egin. Eta, hala ere, Eliseo Gilen Lurmen enpresak 5.817,40 euroko faktura pasa zion Arabako Foru aldundiari, eta Ruben Cerdan fisikari nuklearrak 5.065,15 euro jaso zituen. CEA-CNRSko laborategietan egin omen ziren azterketa horiek, baina han inork ez daki ezer.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]