bilaketaren emaitzak "ekonomia"

[es] 3 milioi euro urteko pentsioa kobratuko du Goirigolzarrik

Jose Ignacio Goirigolzarri BBVA banketxeko kontseilari delegatuak kargua utzi eta urtean 3 milioi euroko pentsioa kobratuko du.

Barne Produktu Gordinaren inguruan

"Azter dezagun gaia, labur baino ez bada ere. Hazkunde horrek onerako zenbatzen ditu errepideetako zaurituak hartzen dituzten anbulantzien kilometroak, airearen poluzioa, tabakoaren publizitatea, mendia txikitzen duen harrobiaren jarduera zein gudetarako misilen ekoizpena. BPGak natura suntsitzea ontzat hartzen du, baita napalm edo hondakin erradioaktiboak sortzea."

Europako esnegileek greba gaur arratsaldean abiatzea deliberatu dute Parisen

APLI-EMB elkarteek bilera egin dute goiz honetan Parisen eta bilkuraren ondoren heldu da berria. Gaur arratsaldetatik aitzin laborariek uko egingo diote lantegiei esnea saltzeari. Europa mailan burutuko dute greba mugimenduak bere eragina izanen du Ipar Euskal Herrian.

AEB superpotentziaren gainbeheraren aurrean ote gaude? [GAZT]

AEB eta, honen ondorioz, mundu mailan jasaten ari garen egoera ekonomikoaren arrazoiak azaltzen saiatzen diren artikulu pare bat jasotzen dira honetan.

Funtzionarioen soldata % 3 igoko du Eusko Jaurlaritzak

Igoera iazko KPI tasaren gainetik dago. Besteak beste Osakidetzako, Ertzaintzako eta Herrizaingo Saileko langileei eragingo die. Hauek ez dute ez krisia pasako.

Real Sociedaden zati bat erosi nahi duten txinatarrei eskaintza argi bat egiteko eskatu die zuzendaritzak

Hong Kongko "Light House Consulting"ek Real Sociedaden %35 erosi nahi du. Real Sociedaden estatutuek %2an dute pertsona bakoitzak izan dezakeen akzioen muga, beraz Estatutuak aldatu beharko lirateke. Estatutuak Batzar Orokorrak alda ditzake eta zuzendaritzak batzar orokorra baino lehen eskaintza argi eta publiko bat egitea eskatu du akziodunek euren iritzia osatu dezaten.

Ekintzaile batek 39 bankuri 492.000 € "lapurtu" dizkie

"Gehien lapurtzen dutenei 492.000 € "lapurtu" dizkiet, haiek salatu eta gizarte-alternatibak eraikitzeko asmoz". Banketxeei kredituak eskatzen zizkien amarruak erabiliz, gero ez ordaintzeko. Albistea kaleratzean, Espainiako estatutik alde eginen duela adierazi du. Diruaren zati bat agerkari baten 200.000 aleak ordaindu eta Bartzelonan barrena banatzeko erabili da, non ekintzaileak urratsez urrats azaltzen duen operazioa nola egin zuen. El Mundok eman du albistea, eta agerkaria sarean dago: www.17-s.info

Lehman Brothersen porrotak Euskadiko Kutxaren mozkina %22 murriztuko du

Bitxiak, presidentearen azalpenak, esanez ez zituztela bonoak (162 miloi euro) inbertsio gisa erosi. Excusatio non petita...

LABek ELAren pausoak jarraitu eta CESetik ere joan da.

Joan zen astean ELAk CESeko bileratara joateari utziko ziola iragarri zuen. Gaurkoan LABeko Ainhoa Etxaidek berdina adierazi du, azkeneko bileran AHTaren inguruko eztabaida bat burutzea galerazi zelako. Etxaideren esanetan honek muga guztiak hautsi ditu eta ez dira berriro joango.

BBK-ko administrazio kontseiluak Kutxarekin batera Euskadiko Aurrezki Kutxa sortzea onartu du

BBK Bizkaiko aurrezki kutxako administrazio kontseiluak gaur goizean Bilbon egindako bileran, Kutxarekin -Gipuzkoa- batera Euskadiko Aurrezki Kutxa sortzea onartu du. Horretarako, eta betiere Kutxak bat-egitea onartzen badu, biak desegin egingo dira, gero Euskadiko Aurrezki Kutxa sortzeko.

Eroskik Capraboren %75 erosi du

Eroski Taldeak Caprabo Kataluniako merkataritza gune enpresa garrantzitsuaren %75 erosi du, 1.125 milioi euro ordainduta. Sektorean Europan egin den operaziorik handienetakoa da diru aldetik. Kopuru hori ez dute Eroskik eta Caprabok berak jakinarazi, Kataluniako egunkari batek baizik. --Albistea ondoko webgunean aurkitu dut, baina errorea eman dit bertako esteka jartzerakoan: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_52011/ekonomia-enpresa/1.300-MILIOI-EUROGATIK-Eroskik-Capraboren-75-erosi-du/

Kutxak ezetz esan dio bat-egiteari

Kutxako batzar nagusiak ezezkoa eman dio bbk-rekin bat-egiteari.

[es] BBVAk 300 bat milioi euro gal ditzake Madoff kasua dela eta

Francisco Gonzalez lehendakariak dio BBVAk ez dituela inbertsio zuzenik Madoffen produktuetan. Hala ere, 300 miloi eurotan kokatzen dute "balizko eta gehienezko galera".

104 euro mundua aldatzeko

Horixe da, AEBtako gobernuak bankuak salbatzeko bideratutako diru kantitatetik zuri tokatzen zaizun zatia. Noski diru hori bankuetara bideratu ordez, munduko pertsona guztien artean banatuko balitz. SETEM gobernuz kanpoko erakundeak, 104 euro horiek mundua aldatzeko erabili daitekeela sinesten dute. Ikusi bestela:

[ing] Microsoft-ek langileak kaleratzen ditu eta dirusari okerra buelta dezatela eskatzen die

Lakuaren maitalearen beste bat, langileak kaleratzen ditu eta okertzen da lan kitatzea kalkulatzerakoan eta bueltatzea eskatu die. Agian duela gutxi Lakuari emandako saria oker zegoen baitra ere eta Ukan-ek itzuli behar du.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]