bilaketaren emaitzak "ekonomia; optika; barakaldo"

Barakaldoko optika online bat itxi nahi dute bere prezio baxuengatik

Optikoen kolektiboari konpetentzia agertu zaie Interneten, eta berriz ere komertzio elektronikoari trabak jartzen dion kolektibo bat protagonista bihurtzen da beren poltsikoa babesteko. Batzuengatik izango bazen, oraindik erdi aroan egongo giƱateke.

Sarekada Barakaldon; ertzaintzak bost gazte atxilotu ditu.

Gaur goizean goiz Barakaldoko bost gazte atxilotu ditu ertzaintzak, Espainiako Audientzia Nazionalaren aginduz; era berean errekatxo kalean dagoen Gaztetxean ere sartu dira Santa Teresako hainbat lokal miatzen ari dira. Gazteei kale borroka delitua egotzi diete.

Barakaldoko gaztetxea hustu eta orduetara berria okupatu dute [eu-es]

Barakaldoko "Makala" gaztetxea hustu eta orduetara "Dorretxea" izeneko gaztetxe berria okupatu dute Barakaldoko gazteek. Era berean hainbat mobilizaziorako deialdia luzatu dute.

Barakaldoko gaztetxea ireki dute, oraingoan kamerarik gabe

Barakaldon Polizia Autonomikoak ustez "kale borrokaren laborategi" izateagatik itxitako Gaztetxea ireki dute orain. Itxiera, gazteen atxiloketa bezala, Euskal Herriko nahiz Espainiako hedabide gehienek jaso zuten, irudiz eta guzti. Orain, baina, ez diote ezer gaztetxearen irekieraz ezta hiru gazteen askatzeaz ere.

Chiapasetik ekarritako souvenirrak dira Barakaldoko gazteen aurkako "frogak"

Atxilotuetako baten aitak salatu duenez, Barne Sailak aipatutako frogak zera ziren: gazteetako batek Chiapasetik (Mexiko) oroigarri gisa ekarritako kapela eta tiragomas bat.

Gaur www.herrikolore.org jaio da

Gaur www.herrikolore.org jaio da. Egitasmo komunikatibo herritarra Barakaldoko ardatz herri mugimendua. Parte hartu!

Barakaldoko "Teknologia berriak" umore grafikoko lehiaketa

Igor Leturiak bere blogean Barakaldoko udalak urtero antolatzen duen lehiaketa baten berri ematen du. Aurten sariak emateaz gain, museo birtual bat jarri dute Interneten, edizio guztietan zehar batu duten teknologia berriei buruzko umore grafikoko irudi eta animazioekin.

Polizia autonomikoak zazpi gazte barakaldar atxilotu ditu

Momentu honetan Ertzaintza Bizkaia kalean dagoen Sendoa Jurado gaztearen etxea miatzen ari da. Bitartean polizi presentzia nabarmena da atariaren inguruetan eta aurreko espaloian. herriKolore-ri jakinarazi diotenez gaur goizaldean Sendoa gaztea atxilotua izan da lanerako bidean bere aitarekin batera zihoala.

Ertzain bat hil dute Barakaldon alkoholemia kontrolean bart, furgonetak harrapatuta

Furgoneta batek harrapatu ondoren ertzain bat hil da gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), alkoholemia kontrolean. 00:30ak aldera izan da gertaera, Galindo biribilgunean.

Des-kontrol: "Denok osatzen garenean agertokietan izango gara berriz ere"

[c&p] Des-Kontrol taldeko Oier Beitia gitarra jotzailea eta Urtzi Belastegi bigarren ahotsa izan ziren atzo, eguena, Goiena Telebistan. Barakaldon jazotakoaren gainean jardun zuten eta adierazi zuten, astebetean hausnarketa egiteko denbora izan duten arren, ez dutela ulertzen gertatutakoa.

Funtzionarioen soldata % 3 igoko du Eusko Jaurlaritzak

Igoera iazko KPI tasaren gainetik dago. Besteak beste Osakidetzako, Ertzaintzako eta Herrizaingo Saileko langileei eragingo die. Hauek ez dute ez krisia pasako.

Europako esnegileek greba gaur arratsaldean abiatzea deliberatu dute Parisen

APLI-EMB elkarteek bilera egin dute goiz honetan Parisen eta bilkuraren ondoren heldu da berria. Gaur arratsaldetatik aitzin laborariek uko egingo diote lantegiei esnea saltzeari. Europa mailan burutuko dute greba mugimenduak bere eragina izanen du Ipar Euskal Herrian.

Barne Produktu Gordinaren inguruan

"Azter dezagun gaia, labur baino ez bada ere. Hazkunde horrek onerako zenbatzen ditu errepideetako zaurituak hartzen dituzten anbulantzien kilometroak, airearen poluzioa, tabakoaren publizitatea, mendia txikitzen duen harrobiaren jarduera zein gudetarako misilen ekoizpena. BPGak natura suntsitzea ontzat hartzen du, baita napalm edo hondakin erradioaktiboak sortzea."

[es] 3 milioi euro urteko pentsioa kobratuko du Goirigolzarrik

Jose Ignacio Goirigolzarri BBVA banketxeko kontseilari delegatuak kargua utzi eta urtean 3 milioi euroko pentsioa kobratuko du.

AEB superpotentziaren gainbeheraren aurrean ote gaude? [GAZT]

AEB eta, honen ondorioz, mundu mailan jasaten ari garen egoera ekonomikoaren arrazoiak azaltzen saiatzen diren artikulu pare bat jasotzen dira honetan.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]