bilaketaren emaitzak "ekitaldiak"

Internet eguna Barakaldon

Loretahur-en blogean (http://loretahur.blogspot.com/2006/05/da-de-internet.html) irakurri dut maiatzaren 17an Internet eguna ospatuko dela Barakaldon, sarean aritzen ikasteko hainbat ekitaldi eginez. Badirudi gainera euskararentzako ere lekutxo bat utzi dutela, "Euskara sarean" ekitaldi bat ere egingo baita. Harrigarria, ordea, webguneak euskarazko bertsiorako lotura bat eskaini bai, baina honek inora ez eramatea... Webgunea gazteleraz ikusi beharra :-S

Tximintxek berbalagun agenda sarera ekarri du

Txorierriko paretetatik sarera egin du jauzi Tximintxek hilero-hilero ateratzen duen Berbalagun agenda. Agenda honetan biltzen ditu Tximintxek Derion eta inguruan (Bilbo, Algorta, Mungia, Durango, Erandio, ...) egiten diren euskarazko ekitaldi guztiak. Badakizue, erabili eta zuen ekimenak bidali.

1937ko gerra gogoratzeko ekitaldi sorta Larrabetzun

1937ko gerra gogoratzeko helburuagaz, ekitaldi sorta antolatu ditu Larrabetzun Bizkargi 1937 ekimenak. Hitzaldiak, mendi irteera, erakusketa, musika emanaldia, filmeak... denetarik memoria historikoa berreskuratzeko asmoagaz.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]