bilaketaren emaitzak "eitb"

Xingola itzuli da ETBra, lehen aldaketak EITBn

90eko hamarkadako urte batzuetan bezala, ETAren hilketa dela-eta ETB xingola hasi da erabiltzen gaur bere albistegietan. Hain zuzen, ETB1en 14:00etako Gaur Egun-en atzoko atentatuari buruzko berrietan xingola beltza jarri dute pantailan, eta gauza bera egin dute 15:00etan ETB2n, Teleberri-n.

ETAk lehergailua jarri du Bilboko EITBren egoitzan

CNNen eman dituzte irudiak: 11,05 inguruan egin du eztanda bonbak. Eitb.com ez dabil.

ETB 3 eta ETB 4 laster gure artean

ETB3 urriaren 10ean hasiko da emititzen. Euskarazko kanal berriak hasieran uhin digitalez emitituko du (EAEko etxeen %8,3ko irismena dauka), baina Euskaltelekin ari dira negoziatzen kable bidez ere seinalea zabaldua izan dadin, ez bakarrik digitalki, baita analogikoki. Kable hori EAEko etxeen %39.7ra iristen da, baina hartzaile gehienek ez dute seinale digitala dekodetzeko gehigarririk. Wikipedian informazio gehiago: http://eu.wikipedia.org/wiki/ETB_3

Gabirel Ezkurdia "Pásalo" tik bota du EITBk

"Indarkeriaren aurkako pedagogia zibikoa egingo du EITBk" esan zuen Alberto Suriok duela hilabete bat...

EITB, konplota

Ander Iturriotzen artikulu zorrotza bezain interesgarria, EITB berriaren "soslai baxuko albistegiei" buruz.

EITBren kanalak lurreko telebista digitalean

Egun LTD bitartez 25 telebista-kate ikus ditzakegu, horien artean 4 EITBrenak dira, baina euskaraz bakarra baino ez.

EiTB.com, gaztelera lehenetsita

Aspergarria da beti gauza bera errepikatzen ibiltzea, baina zer egingo diogu. EiTBren webgune berrian sartzen bazara, dena gazteleraz agertzen da, nabigatzailearen hizkuntza euskara izan arren.

EITBk web gune berria aurkeztuko du Urrian

Marka bakarra, eitb.com izango da atari nagusia. Partehartzea, interaktibitatea, eMerkataritzara, sorpresak, emozioak eta denetariko edukiak bilduko ditu bere baitan. Eitb24en ere bai: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_111435/gizartea/WEBGUNE-BERRIA-EiTBk-hankaz-gora-jarriko-du-Interneten/

EiTB OFF eguna prestatzen

EiTBren hedabideak egun batez itzaltzeko kanpaina abiatu da

"Komunikabideak ETArekin lotuz deslegitimizatu" nahi dituzten adierazpenak salatu ditu EiTBk

Hedabide publikoak "ETArekin lotuz deslegitimizatu" nahi dituzten adierazpenak salatu ditu EiTBko Administrazio Kontseiluak, eta lan informatibo "profesionala" egiten duela adierazi du, "non euskal gizartearen aniztasunak isla logikoa du".

EITBn zentsura politikoa

Iñaki Anasagastik EITBn zentsura politikoa dagoela dio bere blogean. Dozenaka adibide jarri ditzakeela dio, baina kasu honetan aste honetan gertatu denari buruz jardun da...

EiTB 2.0, zerbait aldatzen ari da?

EITB24.com-eko azken berrikuntzari buruzko albistea: zuKZri, kazetaritza hiritarra sustatzeko ekimena.

eitb-ek ZABALDU.COMen bidea "jarraitu" nahi du "zu KZri" (zu kazetari) blogaren bidez

Badirudi eitb-ek ZABALDU.COMen bidea jorratu nahi duela. Horretarako "zu KZri" bloga zabaldu du eta erabiltzaileak bertan publikatu dezake nahi duen albistea. Hori bai, albistea "egokia" dela ziurtatzen denean soilik plazaratuko da. Ez dutena argitzen zera da, nork eta nola erabakiko den albistearen egokitasuna. eitb-ek dio jasotako albisteak ohiko albistegietan erabiltzeko aukera izango dutela. eitb-ko albistegiei, beste informazio iturriak ez ezik ZABALDU.COM ere erabiltzea aholkatuko nieke. ;-)

Ezker Abertzalea ETAk EITBri egindako erasoaren aurrean

Ezker Abertzaleak agiria argitaratu du ETAk EITBren aurka jarritako lehergailuaren harira.

Xabier Lapitzek agur esan dio Radio Euskadiri

http://tinyurl.com/n9bo8r Zazpi urtez Radio Euskadi gaztelaniazko irrati publikoan Boulevard saio aurkeztu du Xabier Lapitzek. Batzuek diotenez, bota egin dute, baina kontratua bukatu zaiola ematen du, eta zuzendaritza berriarekin... Bere azken lanetako bat, EITBko zuzendari berria, Alberto Surio, elkarrizketatu izana. Gaurkoa izan du azken irratsaioa.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]