bilaketaren emaitzak "egunkaria"

Iñaki Uriaren tortura auzia Espainiako "justizian" artxibatua

Iñaki Uriaren tortura auzia bere gain hartu orduko artxibatu egin du Madrilgo epaileak. Epaiketa egitea erabaki zuen Donostiako epailearen guztiz kontrako argudioak eman ditu. Donostiako epaileak tortura salaketa sinesgarria ikusi zuen lekuan, sinesgarritasunik gabeko salaketa ikusi du Madrilgo epaileak; eta Donostiako epaileak Iñaki Uria torturatzeagatik lau guardia zibil epaitzeko nahikoa arrazoi ikusi zituen lekuan, auzia besterik gabe artxibatzeko arrazoiak ikusi ditu Madrilgoak.

DiarioVasco.tv kanal multimedia berria jaio da

Diario Vasco-ko edizio digitalak, kanal multimedia berria sortu du: http://www.diariovasco.tv. Bertan albisteak, elkarrizketak, bideoklipak, inkestak, erreportaiak eta bestelakoak ikusi ahal izango dira.

'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoa ia hasieratik errepikatu beharko dute

Euskadunon Egunkaria-ri lotutako auzi ekonomikoaren epaiketa edozein momentutan egin zitekeen, baina auzi horretako eginbide gehienak baliogabe jo ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor Salak. Auzitegiko Salak arrazoia eman dio defentsari, Joan Mari Torrealdairen, Txema Auzmendiren eta Iñaki Uriaren defentsa eskubidea ez dela errespetatu esaterako orduan.

200 euro ordainduko zenituzke 20ko biletearen truke? [Gaz]

Iritzi artikulua gaurko El Pais egunkarian Egunkaria auziaren inguruan. Harritzekoa non argitaratu duten kontutan hartuta naiz eta edukia ezaguna izan euskaldun gehienontzat.

Egunkarien azken hatsa

Egunez eguneko jaitsiera-datuen arabera, 2043ko udaberrian ahituko da prentsa idatzia Estatu Batuetan, orduan utziko dio-eta atzenengo irakurleak azken egunkaria erosteari. Noski, adibidea besterik ez da, fikzioa alegia, ezein egunkarik ez baitu iraungo azken irakurlea galdu arte, baina anekdotak argi asko azaltzen du maldan beherakoa zein larria den. Paperezko prentsarenak egin omen du.

Egunkaria eta Berria, akritikoak ETArekin, Baztarrikaren iritziz

Sustatu bitartez. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, artikulua idatzi zuen non Egunkaria bere garaian, eta Berria gaur egunean "akritikoak" direla ETArekin dioen. Berria "euskaldun guztien egunkaria izan beharko litzateke, eta ez da", dio Baztarrikak. Egunkariako auzipetuei elkartasuna ere adierazten die, itxiera eta prozesu judiziala gaitzetsiz.

Berriak webgune berria aurkeztu du

Berriak webgune zeharo berritua aurkeztu du. Besteak beste, orain albisteen inguruko iruzkinak emateko aukera dago eta baita BerriaTB izeneko bideo-biltegia.

Egunkariaren auzia Meneamen

Gure webgune askotan jarri dugu autoflajelaziorako Egunkariaren bannerra eta egun osoz ikusiko dugu euskaldunok, lehendik ere ados geunden guztiok. Proposamen bat: kasua ezagutzen ez duten espainiarrei ezagutaraziko diegu gaia? Meneamera joan eta albisteari botoa ematen badiogu euskaldun guztiok, gure ahotsa behingoz Espainian entzun dadin? Ea publikatzea lortzen dugun!

Otsailaren 20an, Egunkaria libre!

Otsailaren 20an Egunkariaren itxieraren 5.urteurrena zure ordenadorean gogoratu eta salatzeko deia

Hitza egunkariek RSS jarioak jarri dituzte

[K&I] Eskualdez eskualdeko Hitza egunkari euskaldunek RSS jarioak gehitu dizkiete beren edizio digitalei. Aurrerapausu bat hainbat herritan informazio lokala euskaraz Internetetik jaso ahal izateko.

Fiskalak 'Egunkaria auzia' artxibatzeko eskatuko duela filtratu dute

Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturrietan oinarrituta El Mundo egunkariak plazaratu du albistea, eta Miguel Angel Carballo fiskalak "froga faltgatik" zazpi auzipetuen kontrako akusazioak atzera botako dituela dio.

Dignidad y Justiciak 12 eta 14na urteko kartzela zigor eskaera egin du ‘Egunkaria’-ko auzipetuentzat

Egunkaria kasuko auzipetuen kontrako zigor eskaerak plazaratu ditu Dignidad y Justiciak. Kasu tamalgarri honek aurrera jarraitzen du beste pausu honekin.

'Egunkaria auzia' artxibatu izana hamar urteko atzerapausoa dela dio Acebesek

Fiskaltzak 'Egunkaria auzia' artxibatzeko erabakia hartu izana larritzat jo zuen Raxoik lehenengo, eta terrorismoaren aurkako borrokan hamar urteko atzerapausoa zela esanez berretsi zuen ondoren Acebesek. Azken urteotan egindako lana zakarrontzira bota dute euren iritziz.

Turkiak itxi egin du kurdueraz argitaratzen zen egunkari bakarra

Turkiako auzitegi batek itxi egin du estatuan kurdueraz argitaratzen den egunkari bakarra; 'Azadiya Welat' hilabetez ixtea agindu du, baina izena aldatu eta beste egunkari bat sortu dute kazetariek. «Beti aitzakia bera darabilte: terrorismoaren aurkako legearen arabera, PKK erakundearen propaganda egitea», azaldu du Riza Seckin erredaktoreak.

'Egunkaria auzia' ixteko eskaerari uko egin dio Auzitegi Nazionalak

Pasa den ekainaren 23an izandako auzi saioan, defentsak eta fiskalak auzia behin betiko ixtea eskatu zuten, baina salak baztertu egin ditu eskaera horiek. Xabier Alegria eta Pello Zubiria auzipetuak auzitik kanpo utzi ditu, arrazoi desberdinengatik.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]