bilaketaren emaitzak "egoera"

Egunkariaren itxieraren 5. urteurrenean, auzibidea salatzeko kontzentrazioak herri guztietan

Bost urte bete dira gaur Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazional tribunal bereziko epailearen aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuela. Egunkaria-ren aurkako polizia operazioa eta auzibidea salatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herriko hamaika lekutan. Bilbon udaletxearen aurrean izango da 7:30etan.

Jazarpen ideologikoaren kontra gero eta eragile sozial gehiago ari dira kalera ateratzen

ELA atzo atera zen kalera PSOEk ezarritako salbuespen egoera salatzeko. Euskal alderdi "demokratikoek" noizbait egingo dute zerbait ala 70 urte itxaron beharko dugu berriro?

Mutrikuko merkatu plazatik barrena

Kostaldeko herri honetako merkatu plazan barrena murgiltzeko aukera dugu Usua Antiaren eskutik. DBH ikasten ari den mutrikuar gaztea, ahal duenetan azokara joaten da saltzaile gisa. Bere begien bitartez Mutrikuko merkatuaren egoeraren berri ematen digu, saltzaileekin solastuz, egoera lehenengo pertsonan ezagutzen duenaren eskutik.

Salbuespen egoerari oldartzeko deia egin du Segik

Segik larunbatean Iruñean eta igandean Donostian izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin nahi dio euskal gazteriari. Iruñeko manifestazioak salbuespen egoerari erantzutea du xede; Apartheida, mehatxuak, atxiloketak, torturak... gerra estrategiari gogor erantzuteko beharra azpimarratu du gazte erakundeak. www.segigazte.net

Salbuespen egoerari aurre eginez" manifa Bilbon

Larunbatean milaka lagun Bilboko kaleetan inoiz jasan den errepresio bortitzena salatzen. http://www.askatu.org/berria.php?id_edukia=1297&lang=eu

[GAZT] Regina Otaola, Lizartzako erretorearen aurka ere

Lizartzako jaiak direla-eta Regina Otaola eta beste zinegotziak Sagrarioko Ama Birjinaren baselizara meza entzutera joan direnean, herriko erretoreak elizaren barruan ez zuela pistolarik nahi esan du, eta horrek legezko (sasi-)alkatesaren haserrea piztu du.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]