bilaketaren emaitzak "egin10.info"

Hamar artista, adierazpen askatasunaren alde

Egin-eko langile ohiak Durangoko Azokan egongo dira, hainbat artistak lagunduta. Abenduaren 6an, 12:00etan, “Arte enkantea” ere egingo dute Plateruenan.

Adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldia Hernanin, larunbat honetan

Datorren larunbatean, uztailak 12, arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia, Hernaniko kiroldegiko frontoiean. EGIN eta EGIN irratiko langile ohiek antolatu dute, bi hedabideen itxierraren 10. urteurrena gogorarazteko.

Pello Zabala blogari

Pello Zabala ere blogari moduan ezagutuko dugu aurrerantzean. Meteorologia, musika, erlijioa... edozer egin ahal izango du Mendiko behatokitik. Albiste ona duda barik.

EGIN-eko langile ohiei egindako bideo-elkarrizketa

Orain gutxi http://egin10.info izeneko bloga abiatu zuten EGIN egunkariko eta EGIN irratiko langile ohiek. Izan ere, Baltasar Garzon epailearen aginduz hedabide biak itxi zituztenetik hamar urte beteko dira aurki. http://berria.info egunkarian elkarrizketa egin die Lara Medinabeitiak eta bideoa sareratu dute.

Elkarrizketa digitala Puntueus Elkarteari

Berria.info-n elkarrizketa digitala egin diote Puntueus Elkarteko kide eta .eus egitasmoko koordinatzaile Iratxe Esnaolari. Internautek egindako galderei erantzunez, elkartearen asmoak azaldu ditu, baita zalantza ugari argitu ere.

Hitza.info: Herri informazioaren leihoa aurkeztuko dute gaur

Badira hilabete batzuk herri informazioa lantzen duten "Hitza" egunkarien webguneak berritu zituztenetik eta, orain, guztiak batuko dituen ataria aurkeztuko dute: http://hitza.info. Gaur izango da ekitaldia, 19:00etan, Donostiako Doka kafe antzokian.

Hitza.info: guztiak bilduko dituen "metahitza"

Aspaldi honetan arrastoaren atzetik ibili gara. Lanean ari zirela bistakoa zen, MySQL konexio akatsak eta abar ikus zitezkeen eta. Oso erabaki zuzena, "Hitza" agerkariei sarean indarra emango dien hautua. Guztiak metatzen dituen webgunea izango baita http://hitza.info. Irakur daitekeenaren arabera, "Herri informazioaren leihoa".
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]