bilaketaren emaitzak "durango"

Durangon 19 urteko langile bat hil da, beira zati batek azpian hartuta

[K&I]LABek salatu duenez, istripua gertatutako lekuan ez zegoen behar adinako segurtasun neurririk.

Kataluniako erritmoak Durangon

Joan den astean, urriaren 13an, Kataluniako bi taldek Durangoko txosna gunean jo zuten. Egun hartako kontzertuaren argazkiak eta taldeen bideo bat dago entzun ahal izan zena jakin dezazuten. ATKren showa benetan ikusgarria.

Feria de Durango

Zein da euskararen lekua Durangoko azokan? Zenbat okupatzen dute erdarazko liburuek? Ze leku hartzen dute ez liburu ez disko ez diren produktuek... Durangoko azoka, dagoeneko ez da liburu eta diskoen azoka, euskarak ere gero eta leku urriagoa. Normalizazioa da, gizartearen antza izatea. Gaisoak gu.

Durangoko bonbardaketa

Martxoaren 31n bete zen faxistek Durango lehenengo aldiz bonbardatu zutenekoaren 70. urteurrena, eta horren kariaz orduan bere jaioterrian gertatu zenaren kronika historikoa idatzi du Joseba Sarrionandiak berariaz Zazpika irakurtzen dutenentzat. Testua: Joseba Sarrionandia Argazkiak: Gerediaga elkartea, Durangoko Udala eta Abertzaletasunaren agiritegia/Sabino Arana Fundazioa

Kulturaren inguruko eztabaida piztu du MusikHerriak

Durangoko azokan bertan, kulturaren inguruko eztabaida piztu du Musikherriak. Musikariek hasitakoari, beste esparru batzuetan ere hartu diote lekukoa. Posta zerrenda bat sortu eta hausnartzen hasteko unea ere iritzi da. Gaztesareako albiste honetan irakurri daiteke eztabaida honen abiapuntua.

Nola erakutsi euskal kultura gure kaleetan, gaztetxeetan, lokaletan... garatutako sorkuntza lanak erakutsi gabe?

Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren urteko erakuslehio nagusia izaten da. Gaztesareak eta Xirikak, aurten ere, deialdia luzatu dio gazte mugimenduan ari direnei eta gazte sortzaileei euren lanak Durangora eraman ditzaten.

Agur gu ta gutarrak! Despedidea

Gora gu ta gutarrak! Azken urte honetan plazaz plaza ibili zaizkigu. Bertsoa eta musika uztartzen, bloga eta bideoak. Eredugarri bilakatu dira, lehen bezala orain. Hizkuntzarekin jolasean, bideoan grabatuz, lagunak gonbidatu eta asterik aste blog arrakastatsu bat sortu dute. Egin dute despedidea! Durangoko Plateruenean, eta joan egin dira.

Durangaldeko 26 talde, bertsioak eginez bi egunetan

Durangaldeko 26 talde batuko dira bi egunez, talde mitikoen bertsioak eskaintzeko. Plateruena Kafe Antzokian eskainiko duten asteburu horretan, azken hamarkadetako abesti rockero entzutetsuenak dastatzeko aukera izango duzu.

Musikherria Durangoko azokaz kezkaturik

Interesgarriak gogoetak. Baina badirudi azokaren inguruko eztabaida ez dela pizten. Denok aipatzen dugu, baina inork ez dio gaiari oratzen. Kulturaren merkantilizazioa? Eztabaida interesgarria duda barik.

Hemen da Durangoko Azoka

Urtero bezala, eta ohi denez sarean egun batzuk aurreraturik, martxan dago Durangoko Azoka. Aurtengo liburuen katalogoa kontsulta daiteke jadanik. Berritasun moduan aurten txat bat egingo da Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabarekin.

Durangoko Azokaren jarraipen berezia egingo du Eusko Ikaskuntzak

Eusko Ikaskuntzak Durangoko Azokaren jarraipen berezia egingo du EuskoSareren web gunean sortu berri duen blogaren bitartez. Ekitaldi gehienen kronikak, elkarrizketak, bideoak, argazki galeriak, etab luze bat aurkitu ahal izango dira han. Stand berezi bat jarriko dute horretarako azokan bertan, irekia, non protagonistekin hizketaldiak eta elkarrizketak egingo dituzten.

...eta ze demontre egiten du Guardia Zibilak Durangon? (GAZT)

Gernikako estatutuaren arabera, Guardia Zibila aspaldi izan behar zuen aldegina Euskal Herritik, baina hau ez da horrela. Indar errepremitzaile honek tortura eta gehiegikeri salaketa mordoa pilatzen duen arren, egun hauetan gure "errespetua eta miresmena" erakustera behartuak gara. Ez Durangon ez Euskal Herrian ez baditugu nahi, ze demontre egiten du Guardia Zibilak hemen?

Durango Azokaren Kartela

Durangoko Azokaren kartela jada kalean dago, lehiaketa irabazi duen kartela "Jantzi Euskara", espero dut denok gustoko izatea. Seguru nago harritu egingo dizuela kartelak :D
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]