bilaketaren emaitzak "drogak"

Test berri batek arropa aztertu eta droga kontsumitu ote den argitzen du

Lau marratxo dituen kutxatxo berezia sortu dute ikertzaileek. Marratxo horiek arropako izerdi edo pixa arrastoetatik pasa eta jabeak heroina, kokaina, kanabisa edo anfetaminak kontsumitu ote dituen adierazten du.

Getxoko marihuana erdia autogestionatua dela dio PSE-EEk

Getxo udalerrian kontsumitzen den marihuanaren "%50 baino gehiago norberak ekoiztutakoa da eta ez trapitxeroei erosia, eta hori oso arriskutsua da" bota zuen pasa den Getxoko Udalbatzan Jose Luis Camara PSE-EEko zinegotziak. Camarak defendatu zuen makina bat marihuana landare topatu daitezkeela udalerriko trastelekuetan, garajeetan edota balkoietan, batez ere gazteek landatuta eta gurasoek "ezagupen faltagatik" utzita.

Ustezko Bizkaiko kokaina sarea desegin ei dute 7 lagun atxilotuta

7 pertsona atxilotu zituzten pasa den asteburuan, haietako lau Bizkaian, Ertzaintzaren droga trafikoaren aurkako operazio baten harira. Herrizaingo Sailaren arabera "Bizkaian ziharduen kokaina trafikorako sarerik nagusiena" desegin dute. Sare hori Kantauri Itsasoko kostalde osoan aritzen zen, iturri polizialen arabera, eta hilero Galizia eta Madriletik heldutako 20 bat kilo kokaina banatzen zituen. Ustezko narkotrafikanteek egoitza zuten Leioako Artatzagane kaleko pisu batean, biltegi zein laborategi gisa erabiltzen zutena.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]