bilaketaren emaitzak "donostia"

Donostiatik paseoa segunduko 300 irudiko abiaduran (Bideoa)

Semi-reflex argazki (eta bideo) kamera batekin hartutako irudiak. Kasu honetan segunduko 300 irudi ditu bideoak, eta orain arte ez zen erraza prezio "merkean" horrelakorik lortzea. Hasi dira reflexak ere bideoarekin ausartzen, eta nola! Kamera Casio Exilim Pro EX-F1 bat da, eta erresoluzio gutxiagorekin 1200 fps-tara graba ditzake bideoak.

Komiki ikastaroa Donostian

Pernan Goñi komikilari iaioa irakasle izango dugu aste bi barru Donostian doako tailer batetan. Bertan komikiaren narratiba grafikoa garatuko da, gidoia, arkatza, tintaztaketa, kolorea, rotulazioa eta maketazioa landuko dituztelarik. Ikastaroa 14 urterarteko umeentzat zuzenduta dago eta izen emateko epea larunbat honetan (martxoak 15) bukatzen da.

Tintin Donostian

Norbaitek irudi polit batzuk sortu ditu Tintin Donostian kokatuz eta istorio berri batzuen portadak jarriz. Flickerren daude.

Elurra Donostian

Duela urtebete 2008-1-8an Donostia elurtuta zegoela ateratako 300 bat argazki bideo batean, aurten baino elur gehiagorekin. Donostia zuria.

Donostiako manifestazioa iruditan

Urriaren 17a egun historiko bezala gogoratuko al dugu? Baliteke. Abertzale guztiak konsigna beraren alde adieraztea behintzat lortu da. Hona hemen manifestazioa iruditan.

Euskal presoen enkartelada Donostian argazkiak zentsuratuak

Ostiraleroko euskal presoen enkartelada Donostian 2009-8-28an, azken 15 urtetan ospatu dena, orain presoen argazkien ordez siluetak txuri beltzean... presoen argazkiak, izenak, km-ak, zentsuratuak, ematen ari diren egurragatik zentsuratuak.

Pim Pam Pum, Donostian kokaturiko film laburra, gatazka izpide, DSFFen saritua

Digital Short Film Fest abenduan amaitu bazen ere, film honen berri orain izan dut. Pim Pam Pum du izenburu, Donostiako Alde Zaharrean dago kokatuta. Ertzaintza eta gazteen arteko enfrentamenduen testuinguruan, ume batzuk ditu hizpide.

Donostiako eta Altzako bezeroek euskarazko zerbitzuak errazago aukeratu ahalko dituzte gaurtik aurrera

Donostian eta Altzan Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten 156 entitateren gida argitaratu du Ziurtagiriaren Elkarteak Euskarak Batzen eta Bizarrain elkarteen laguntzarekin. Gida honekin erreminta erabilgarri bat sortu nahi izan dute. Bezeroek kalitatezko zerbitzua eskaintzen duten entitateak aintzat hartu ahal izateko. Gidan zerrendatu dituzten 156 entitateetatik 37 Altzakoak dira, eta gainontzeko 119ak Donostiakoak.

Koldo Mitxelena Kulturunea Euskadiko Liburutegia izango da

Donostiako Tabakalerak Koldo Mitxelena Kulturunea erakusketak-eta egiteko ordezkatuko duenez, hura Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Liburutegi berriaren egoitza izango da. Dena dela, ez du ematen Euskal Herriko Liburutegi Nazionala bihurtuko denik. Tabakalera, berriz, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako udalak kudeatuko dute.

Geure ikurrak defendatu! Inposaketarik ez! kontzentrazioa Donostian

Donostiako udaletxearen aurrean asteartean egin zen kontzentrazioaren irudi batzuk. Bai Euskal Herriari.

Ikurrinaren aldeko kalejira 14an Donostian

Bai Euskal Herriari ekimenak "Geurea ikurrina!" kalejira deitu du, ikurrinak merezi duen tokia izan dezan

Beste emakume baten aurkako sexu erasoa Donostian [Gazt]

Emakume batek sexu eraso bat jasan zuen atzo Donostiako Erribera auzoan. Azken hilabeteotan mota honetako erasoak ugaldu egin dira Donostian.

Donostia al da Europan ongien jaten den lekua? (ingelesez)

Ez da artikulu berria (2005!), baina Gipuzkoarren hiriburuaz zein ongi mintzo diren ikusita, hemen zuekin zabaltzea otu zait, norbaitek ez bazuen irakurria. Amaiera: "Donostia Europan ez, munduan ongien jaten den lekua izan liteke".

Maiatzak 1 Donostian (bideoak)

Langileon eguna, Lab-en manifa Donostian, bi bideo: 1.- http://www.youtube.com/watch?v=KqjPRZSaw9U 2.- http://www.youtube.com/watch?v=NkMIcjRiM7Y

Donostiako istiluetan polizia batek pistolaz tiroak bota ditu

Hori jakinarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak. Horrez gain, zaurituak asko izan dira. Komunikabideetan istiluen bideoak zein argazkiak hedatzen hasi dira.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]