bilaketaren emaitzak "diru laguntza"

250 euskal musikarik Kepa Junkerari emandako diru laguntza salatu dute

Kepa Junkeraren egitasmoak jasotako diru laguntzak (702.000 euro) ekarri du eztabaida. Musikariek planto egin dute Jaurlaritzak diru laguntzak emateko dituen irizpideen aurrean eta berrehun musikarik baino gehiagok, tartean belaunaldi eta pentsaera desberdineko egile ezagunek bat egin dute manifestu batekin. Joseba Tapia, Gontzal Mendibil, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Anari, Txuma Murugarren, Gari, Mikel Urdangarin... bezalako musikariek eta Berri Txarrak, Ken Zazpi, Dut, Betagarri, Kaotiko... bezalako taldeek sinatu dute orain arte.

18/98+ auzolanean, auzian epaitutakoei laguntzeko diskoa

11 bertsolari, 11 musikari eta 11 argazkilarik 18/98+ auzian epaitutakoei ekonomikoki laguntzeko balioko duen musika diskoa sortu dute, «18/98+ auzolanean» izenekoa. Atzo aurkeztu zuten Bilboko Kafe Antzokian, eta Durangoko Azokan merkaturatu eta gero Gara egunkariarekin ere banatuko da.

Eusko Jaurlaritzak 10,8 milioi euro banatuko ditu euskararen erabilera bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburu Patxi Baztarrikak euskararen erabilera bultzatzeko diru laguntza deialdia aurkeztu zuen atzo (26). Eusko Jaurlaritzak 10.825.000 euroko diru laguntzak banatuko ditu aurten guztira, iaz baino %27,07 gehiago.

Pasaiako Udalak 12.000 euroko diru laguntza bidaliko du Gazara

Pasaiako Udalak gogor gaitzetsi ditu palestinarrek azken egunetan Israelen partetik jasotako erasoak.

Alemaniako gobernuak wikipedia lagunduko du

Kongresuren batean (EH2.0n, oker ez banabil) izan zen eztabaida txiki bat wikipedia eta diru-laguntza publikoaren inguruan. Euskarazko wikipedia eduki librez hornitzeko diru-laguntza eskatzea, zilegi al da? Ona al da? Ez al luke komunitate zentzu hori galduaraziko? Eztabaida huraxe gogorarazi dit albiste honek: Alemaniako gobernuak dirua emango dio lehenbiziko aldiz hango wikipedia kudeatzen dutenei. Ez dakit hemendik pixkatera ondorioak neurtzerik izango dugun...

Gipuzkoako Aldundiak diru laguntza kendu izana, erabaki politikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Kultur Errota babesteko zeukan lankidetza hitzarmena bertan behera utzi du, eta Topaguneak dio erabaki politikoa dela hori. Honek aurten 49.000 euro jasotzea espero zuen handik, eta diru horren zatirik handiena Kultur Errotarako erabiliko zuen, ekimenak-eta egiteko. Bizkaiko Aldunditik diru laguntza jasotzen segituko du eta aurtendik Arabakotik ere emango diote.

Hauteskundeak eta software librea

Lau egun baino ez dira falta hauteskundeetarako eta oraindik ez ditut hautagaiek software librea eta teknologia berriei buruz dauzkaten proposamenak argi ikusten. Ea Web 2.0ren boterea erabiliz zeozer lortzen dudan ;-) Barkatu berria erderaz izatea (euskarazko iruzkinak oso ongi etorriak dira) O:-).

Nafarroako euskarazko hedabideen adierazpena, diru-laguntzen desblokeoaren aurrean

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu du euskararen erabilera hedabideetan sustatzeko blokeatua zuen diru-poltsa. Horren aurrean, honekin batera doan adierazpena gizarteratu nahi dugu Nafarroan euskaraz dihardugun hedabideok eta haietako asko bazkide dituen Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak.

Junkerari emandako diru-laguntza eta logikoak izan arren eman ez ziren beste subentzio batzuk

[K&I] Negu Gorriak-ekoei "Zipaioen Matxinada" abestiagatik Balzaren Sailak ez zien dirurik eman. (...) La Polla Records-i Azkarragak ez zizkion 200 kilo eman "La Justicia, el orden y la ley" abestiagatik.

Euskaraz bikoiztutako filmak sustatzeko diru-laguntzak bideratuko ditu Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak, zinema aretoetan ikusgai dauden eta DVD zein bideo formatuan kaleratzen diren filmen artean euskararen presentzia handitzeko 678.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki zuen atzo (26) egindako bileran. Diru-laguntzak ekoizleek eta banatzaileek jasoko dituzte eta proiektuarekin bat egiten duten filmak, gutxienez gaztelaniazko bertsioarekin batera estreinatu beharko dira euskaraz.

Microsofti doako laguntza teknikorik ez

Microsoften produktuei doako laguntza teknikorik ez ematera animatzen gaituen plataforma bat osatu da. Askotan gertatzen da lagunek edo familiartekoek bere ordenagailuetan windows berrinstalatzen, formateatzen... laguntzea eskatzea, baina Windows erabiltzen hain "erraza" denez zergatik eman laguntza hori? Zergatik lagundu microsoft-i bere produktuak zabaltzen eta bere produktuak erabilerrazak direnaren mitoa handitzen? Horren ordez plataforma honek software librearen aldeko apustua egitera animatzen gaitu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]