bilaketaren emaitzak "diaspora"

Iragarki klasifikatuak munduko euskal kolektibitatearentzat

EuskoSare web guneak, munduko euskal kolektibitatearen atariak, iragarki klasifikatuen atala zabaldu du, non munduan zehar sakabanatuta dabiltzan euskaldunen arteko hartu emana sustatzen den. Hainbat aukera dauzka: Erosketa, salmenta eta trukea, bidaiak eta turismoa, lan eskaintza eta eskaria. Iragarkiak euskaraz, gazteleraz, ingeleraz zein frantsesez sar daitezke. Oraingoz iragarki gehienak Euskal Herritik bertatik eta Hego Amerikatik datoz. Ekimen interesgarria benetan.

8. herrialdean eta 6. kontinentean Korrika

Korrika 15 zortzigarren herrialdera, diasporara, ailegatu da, beste edizio batzuetan gertatu den bezala. Eta lau kontinentetan utzi du arrastoa: Europa, Asia, Ozeania eta Amerika.

Korrika, Shanghain ere bai

Shanghaiko euskaldunak elkartu eta han ere Korrrika ospatu dute. Txinatarren aurpegiak ikustekoak dira.

Boisen (Idaho), alkate euskalduna berriz

Botoen %64rekin bigarren aldiz eskuratu du alkatetza David Bieter abokatu euskal-amerikar demokratak. Jim Tibbs errepublikanoen hautagaiak botoen %36 jaso ditu.

EuskoSarek diasporako gazteriari deialdia luzatzen dio Azkarateko Jauregiaren lanetan jarduteko abuztuaren 1etik 23ra

EuskoSarek, Concordia Elkartearekin eta Behe Nafarroako Azkarateko Udalarekin batera, deialdia luzatzen dio Azkarateko Jauregiaren berreraikitze lanetan jarduteko prest leudekeen munduko Euskal Komitate Globalaren kide diren gazteei. Aurrikuspena da eraikina Diasporaren Nazioarteko Zentro bilakatzea. Azkarateko Udala, Behe Nafarroan Donibane Garazitik gertu dagoen udalerria, bertako jauregian, Larregoien: Diasporaren Nazioarteko Zentroa ezartzeko sustapen lanetan ari da. EuskoSarek ekimen honekin bat egiten du. .

AEBn kanpaina bat Flagstaffeko frontoia salbatzeko

AEBn, Arizonako Flagstaff herrian kanpainia bat abian jarri dute, herrian 1926an eraikitako frontoia salbatzeko miloi bat dolar behar dutelako. Gaur egun oso egoera txarrean dago, lurrera erortzeko zorian.

Familia hauen artean dago Ameriketara joan zen ahaidea?

Hemen aurkituko dituzu Euskal Diasporako herrialdetan bizi izan diren eta egun bizi diren familien argazkiak. Hauen artean ez da egongo aitonaren ahaideren bat?

"Coronita" garagardoaren sortzailea euskalduna zen

1877. urtean, 17 urte zituela, Elizondoko gazte bat "Ameriketara" joan zen. Okin apal bezala hasi zen lanean baina urteak joan ala okintza alorreko enpresari bihurtu zen eta azkenik legamiatik garagarrera ere salto egin zuen, 1922. urtean "Cervecería Modelo, S.A." enpresa sortuz. Bertan "Modelo", "Corona" eta "Negra Modelo" garagardoak egiten zituzten... Meneamen irakurria.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]