Derioko udalaren web gunean atal berezi bat ireki dute, kirolari eskainitakoa berau. Hori, bai, euskarazko bertsioa ezin kaxkarragoa da (adi goian eskuinetan azaltzen den abisuari!). Beste "bitxikeria" askoren artean, kurtsorea beheko "Inskripzioak" laukiaren gainean jarriz gero, ondoren "Inscripzioak" azaltzen da. Albistea Derio Berbetan blogetik jaso dut:
http://www.blogari.net/berbetan/2008/09/17/derio_kirolak_euskaldunoi_iraintzen