bilaketaren emaitzak "dejuana"

Bihar arte atzeratu dute De Juanari buruzko erabakia

Espainiako Auzitegi Nazionalak azkenean bihar erabakiko du Iñaki de Juana euskal presoari buruz zer egin, ez gaur, aurreikusia zegoen bezala. Eskuartean du 12 de Octubre ospitalaren mediku txostena, baita Espainiako Fiskaltzaren, AVTren eta defentsaren eskaerak ere. 12 de Octubrek astelehenean bidali zion txostena eta presoa "hiltzeko arrisku handia” dagoela zioen. Medikuek ez dute baztertzen, gainera, presoa “bat-batean hiltzea”. Izan ere, De Juana oso larri dago. Bigarren gose grebaren 79. eguna du gaurkoa.

De Juanaren egoera "fisiko zein prozesala larria" dela salatu du Europako Abokatu Demokraten elkarteak

90 egun bete ditu bigarren gose greban. Aurretik beste 63 egin zituen bere borondatez elikagairik hartu gabe.

Iñaki de Juanak ez du senda-agiriaren jakinarazpenik jaso, nahiz eta hedabide askok hori esan

Goienak dionaren arabera, ez omen da egia de Juanak senda-agiria jaso duela.

Iñaki de Juanak gose greba utzi du

Iñaki de Juanak gose greba utzi du, Juan Mari Olano Askatasuneko kideak gaur arratsaldean Donostiako Ospitalean euskal preso politikoarekin hitz egin ondoren jakinarazi duenez.

3 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gorenak Iñaki de Juanari

Defentsak ezarritako helegitearen ondoren, 3 urtera zigortu du Auzitegi Goren espainolak Iñaki de Juana. Lehenago Auzitegi Nazionalak ezarritako 12 urte eta zazpi hilabeteko zigorra baliogabetu du beraz.

Iñaki de Juanari zunda nasogastrikoa jarri diote berriz

Bigarren gose greban 113 egun betetzen dituen egunean, Iñaki de Juana euskal preso politkoari berriz ere jarri diote zunda nasogastrikoa, bere borondatearen kontra. Presoa inmobilizatu egin dute horretarako, eta 24 ordutan lotuta mantenduko dutela jakinarazi dute Espainiako Espetxe zuzendaritzako iturriek.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]