bilaketaren emaitzak "debekua"

«Baldintza demokratikoen» aldeko gaurko bilkurak debekatzeko agindu du Garzonek

[K&I] "Autodeterminazioaren alde, baldintza demokratikoak Euskal Herriarentzat" lelopean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaurko deituta zituen mobilizazioak debekatzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. Segurtasun indarrei mobilizazioak debekatzeko behar diren neurriak hartzeko agindu die. Eta deitzaileei deialdiak bertan behera uzteko.

Antolatzaileek BECera joateko deia egin dute

Ezker abertzaleak BECeko ekitaldira joateko deia egin du, aste honetan egindako alderdi berriaren erregistroak eta Baltasar Garzon epailearen debekuak deialdiarekin zerikusirik ez duelako. Hartara, ezker abertzaleak prozesu demokratikoaren aurrean duen borondate politikoa bihar euskal gizarteari helarazteko asmoa azaldu du.

Haur jaioberriak euskaraz errejistratzea debekatu dute

Abenduan erregistratu zuten lehenengo aldiz haur jaioberri bat euskaraz eta orain epaileek debekatu eta baliogabetu egin dituzte euskaraz egindako inskripzioak. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gertakariak salatu ditu eta gurasoek haur jaioberriak euskaraz erregistratzeko beharrezkoa den informazioa eskatzen jarrai dezaten eskatu dute. Albistea Deia-n: http://www.deia.com/es/impresa/2008/02/23/bizkaia/gizartea/445325.php?despiece=1

Hernaniko alkateak "aldaketa handiak" iragarri ditu hurrengo txotx denboraldirako

Hernanin txotx denboraldian izaten den iskanbila dela eta, bizilagun batzu kexatzen hasi dira. Joxean Rekondo alkateak "aldaketa handiak" iragarri ditu hurrengo txotx denboraldirako, "pertsona batzuen basakeria" saihesteko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]