bilaketaren emaitzak "copyright"

IBM-ek ez du Microsoft Windows utziko

IBM-ek adierazi duenez, Microsoft-ekin arituko da lanean, lehen egiten zuen bezala: IBM continues to have a strong relationship with Microsoft. IBM eta Microsoft senar-emazte zoriontxuak izaten jarraituko dira.

IBM-k EZ du Windows bertan behera utziko

Kontuz blogosferatik oso errez zabaltzen diren berri batzuekin. IBM-k aspaldi esan bait zuen ez zuela Windows bertan behera utziko.

G8ak copyrightaren polizia sortu nahi du

Tokion ospatuko den G8aren hurrengo bilerarako, Kanada, AEB, Erresuma Batua eta beste batzuk, Anti-Counterfeiting Trade Agreement (ACTA) delako akordio bat lantzen ari dira ezkutuan. Beraien helburua aduanetako polizia copyright-aren polizia bihurtzea da, hau da, jendeak daramatzan CD, DVD, iPod eta bestelako aparagailuak aztertu ahal izan ditzala eta kopia pribatua den ala ez erabakitzeko boterea izan dezala, nahi dituzten material guztiak konfiskatuz.

Liburu bat itzultzeagatik atxilotua

Harry Potter aztiaren abenturen zale batek, 16 urteko marseillar batek, bere heroiari buruz kaleratu den azken liburua ingelesetik frantsesera itzuli du eta poliziak erantzunean atxilotu egin du. Argi dago gaztearen motibazioa ez zela inolaz ere etekin ekonomikoa (munduan zabaldu den Potterzaletasuna baizik), eta mutiko ekintzailea etxean dago jada, baina izun handiei egin beharko die aurre. Ea barita magikoren batek laguntzen dion eta gazte honen etorkizuna ez den galoei pirata bat bezala hondoratzen...

Manu Chao kopiatzeagatik zigortu dute

Manu Chao kantaria "Próxima estación... Esperanza" abestian Madrilgo metroan entzuten diren ahots bi baimenik gabe txertatzeagatik zigortu dute. "Próxima estación" esaten duena irrati esataria da eta "Esperanza" esaten duena berriz bikoiztailea. Bikote honek Manu Chao, Virgin Frantzia eta Radio Bemba auzitara eraman zituen bere jabetza intelektuala urratseagatik. Manu Chaok ordaindu eta barkamenak eskatuz gutun bat idatzi behar izan die. Barrapunto.com-en irakurria.

HABEk software libreko plataforma bati bere copyright-a ezarri dio

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren parte da HABE. Hala ere, ez bide dute GNU lizentzia publikoa ezagutzen: berrikitan egin dute Moodle plataformaren instalazioa eta harrigarria bada ere, copyright-a HABEk duela agertzen zaigu. Are gehiago, legezko oharraren arabera bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak HABEk dauzka. Nahi dutena esango dute baina Moodle doan banatzen da GNUren baitan.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]