bilaketaren emaitzak "commons"

Argazki zaharrak commons lizentziarekin... baita Euskal Herrikoak ere

Flickrrek beste zerbitzu bat sartu du bere webgunean: instituzio ezberdinek dituzten argazki zaharrak commons lizentziarekin publikatzea. Euskal Herriko hainbat irudi zahar aurki daitezke bakarrik Basque jarrita... gehiago aurkitzerik bai?

Obamak change.gov lizentzia libre batera aldatu du

Aste gutxi barru Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izango denak eta bere taldeak, change.gov webgune osoa Creative Commons Aitortu 3.0 (CC BY 3.0) lizentzia librera pasatu dute, hemen ikus daitekeen bezala: http://change.gov/about/copyright_policy Nire ustez, honek, datozen urteetan eduki libreak asko eta asko hedatuko direla erakusten du.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuari CC lizentzia esleitu diote

Euskaltzaindiak Hiztegi Batuko sarrerak kontsultatzeko aukera eskaintzen du bere webgunean. Gaur ikusi dudanez, ohartxo bat gehitu diote kontsulta horri: "Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude." Urrats bat aurrera, txikitxoa bada ere.

Creative Commons lizentziak ofizialki euskaraz

Creative Commons lizentzien azalpenak euskaraz ere eskuragarri ditugu orain, baimenen testu osoak oraindik ez dauden arren. Aurrez komentatu bezala, Euskal Herrian duen erabilera urria kontuan izanik, aurrerapausoa izan daiteke hau. Euskarazko nabigatzailea badarabilzu zuzenean euskaraz agertuko zaizkizu testuok.

Creative Commons lizentzien 3.0 bertsioa kalean

Lizentzia sorta famatu honen bertsio berri honek lauzpabost hobekuntza dakartza, baina nik orain azpimarkatuko nukeena, BY-SA lizentzia beste lizentzia batzurekin bateragarria egiteko ekimena da (adibidez, besteak beste Wikipedian erabiltzen den FDL lizentzia): http://wiki.creativecommons.org/Version_3#BY-SA_.E2.80.94_Compatibility_Structure_Introduced

Jamendo berrituan primerako musika aurkituko duzue

Jamendo.com webgunea berritu dute, eta orain askoz errazagoa da kalitatezko musika librea entzutea. Idoia Zenarruzabeitiak teknologiaz eman digun lezio magistralaren ondoren, lasai, zenbatu hamar arte, eseri sofan eta entzun goiko estekako abestia. Kontzertu sustatzaile bat bazara eta horko talderen bat gustuko baduzu, kontrata ezazu, ez ahaztu talde hauek benetako musikariak direla eta kontzertuak ematetik bizi direla.

"Elephants dream", Creative Commons lizentziapean egindako animaziozko lehen film luzea

"Elephants dream" Blender izeneko aplikazio librearekin egin dute. Bere webgunean dioten bezala, komunitateak finantzatutako lehen film luzea da eta zabalik dago edozeinek libreki erabili dezan filma bera, bere zatiak edo bertan erabili den edozein baliabide.

Creative Commonsek lan libreentzako zigilua sortu du

CC lizentzia sortari askotan kritikatzen zaiona, ematen dituen aukeretatik libreak zeintzuk diren eta zeintzuk ez argi usten ez duela da. Freedon Defined proiektuari (software librearen definizioa bestelako kultur edukietara moldatzen duen proiektuari) jarraiki, Creative Commonsek "KULTUR LAN LIBREENTZAKO ONARTUA" zigilua sortu berri du. Zigilu hau BY eta BY-SA lizentzietan zein jabetza publikoa (PD) kontratuan erabili daitezke. Antza, ekimen honek Wikipedia CC BY-SA lizentziara migratzeko bidea erraztuko du.

Nola kategorizatu euskaldunak?

Nola kategorizatu euskaldunak? Arazo honek nahikotan jo ditu wikipedia ezberdinak eta orain Wikipedia guztien argazki biltegia den commons ere zipristindu du. Eztabaida interesgarria ireki da, nahiz eta oraindik gehiago berotu daitekeen kontsentsu bat lortu aurretik.

EiTB.com gune berrituak ez ditu CC lizentziapean sareratuko bere edukiak

EiTB bere webgunea(k) eraberritzen ari da eta dagoekeko ikusgai dago beta bertsioa. Edukiak oraindik eguneratu gabe badaude ere, eta diseinuaz nahiz webgunearen egituraz landa, aurrerapauso handi bat zegoela zirudien. Beta webgunean, edukiak Creative Commons Aitortu (http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/deed.eu) lizentziapean sareratuko zirela adierazten zuen oharra ageri zen. Baina, antza, akats baten ondorioz ageri da ohar hori, EiTBko iturriek jakinarazi dutenez.

Creative Commons lizentzia eta euskaraz egiten den literatura

Zergatik ez dauka eraginik kopyleft filosofiak edota CC lizentziak euskal idazleengan? Gutxienez lizentzia itzulita dago librezalen baina beraien lanetan aplikatzen dutenen aztarnarik ez.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]