bilaketaren emaitzak "borroka"

Txikiak bizirik dirau!

1973ko apirilaren 19an Eustakio Mendizabal "Txikia" hil zuten Algortan. Txikia borrokalari mitikoa izan zen bere garaian. Gune honek horixe eta gehiago gogorazi digute. Bertan bere biografia, argazkiak, artikuluak... eta abar topatu ahal dugu, memoria pixka bat frexkatu ere, eta bide batez kantatu: "Txikia zuen guda izena..."

Euskal delegazioak bertako berri eman du G8ko kontragailurrean

Gaur hasi da munduko zortzi boteretsuenen gailurra. Istilu ugariren ostean, egun hauek lasaiago joan dira gaur arte. Kronika eta argazki dotoreak, Gaztesarea eta Xirikako lagunek atera dituztenak.

[audioa] Nork ez du bakea nahi?

Xabier Izaga - INFO 7 - Jendea nekatuta dago. Jendeak bakea nahi du, paso egiten du. Honelakoetan, esaten duena egon ohi da nekatuta. Zilegi da. Baina nahi duten nekadura saltzen digute. Euren bakea. Bakea nahi dut, horregatik ezin dut egin paso.

Kale borrokaren jokua

Su-etenaren garai honetan, hona hemen kale borrokan ibiltzen zirenentzat joku bat, terapia moduan erabiltzeko. Ez da asko, baino erreflejoak bere horretan mantentzeko balio dezake. Hitzaren garaian gaudela esaten digute, baino oraindik herri honetan zailtasunak daude ideia politiko zehatz batzuk era baketsuan defendatzeko, edo bestela ikusi zer gertatuko den igandean Kursaal-ean... Kontuz jokuarekin: pikoloak hil ditzakezu, baino beraiek zuri ere!!

“Kale Borroka” espainola ala poliziala?

Ezezagun batzuk Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen gurasoen baserria erasotu dute. Sua eman eta zenbait meatxu idatzi dituzte paretetan; hala nola, “Zigor asesino”, “Estas muerto” eta “Viva España terrorista” besteak beste. Zer da hau “kale borroka” espainola ala poliziala?

Pin, pan, pun! laburmetraia

Mikelek bere anaia Xabi topatu beharko du, etxera heltzean arazorik izan nahi ez badu behintzat. Testuinguru nahiko zail batean ekingo dio bilaketari.

Ezezagun batzuk EAJko zinegotzi baten autoa erretzen saiatu dira Arrasaten

Ezezagun talde batek gaurko goizaldean Arrasateko EAJko zinegotzi baten autoko kristalak apurtu eta barruan likido sukoia bota du, antza, su emateko asmoz nahiz eta azkenean lortu ez duen.

Gasteizko alde zaharrean aldapa mekanikoen aurkako borroka

Gasteizko udalak aldapa mekanikoak jarri nahi ditu alde zaharrean, auzokidei galdetu gabe, auzo elkarte eta gizarte eragile gehienen kontrako jarrera argiarekin; gastua? sei miloi euro (6.000.000 €), aitzakia? turistek eskertuko dute, alde zaharretik ibiltzeko esfortzua errezten baita. Gaztetxea suntsitu aparkalekua egiteko, Burriking eta Mierdonalds pare bat ireki eta badaukagu “la almendra turistic park”...

[GAZT] Katalanezko idazleak Hizkuntza Komunaren aldeko Manifestua dela-eta kezkaturik

"Público"-ko artikulu honetan katalanezko idazleen kezka bat mintzagai da. Izan ere, idazle asko beldur da Savaterrek eta beste batzuek sinaturiko manifestuak katalanezko literaturaren zabalkuntza estatuan ez ote duen kaltetuko. Honezkero, katalanezko zenbait idazlek euren liburuen itzulpen gehiago saltzen dituzte Frantzian, Alemanian edo Italian Espainian baino.

San Ferminetan ere badira jai herritarrak

Iruñeko San Ferminak bihar hasiko dira eta baliteke jendeak ez jakitea baina badira hainbat txoko herritar jai hauetan ere. Barcinak aspaldi kendu zituen txosnak eta beti saiatzen da herri guneak kentzen, baina herri mugimenduek aukera ezberdinak bilatu dituzte alternatibak eskaini ahal izateko.

Euskal Herria jaietan, martxa ta borroka

Suaren gainean dantzatu dugu, jaiak abian dira gure herrian. Horretan ere berezia da nazio zahar hau, hemen, hor, han.... herriz herri, auzoz auzo jaiak ospatzen dira gurean. Jaiak eta mugitzeko gogoak astintzen du norbera bezala ingurua ere. http://www.martxataborroka.info gune multimedia honek, hemen eta han gertatzen, bizitzen eta ospatzen dena batu asmo du. #jaiak09 etiketa hasi da mugitzen sare sozialetan, zuk ere zure argazkiak edo zure bideoak gordetzerakoan erabili. Eta guztion artean informatuko dugu jaien inguruan.

Transito Amaguaña: oinutsik borrokatu eta oinutsik hil

Ehun urte kunplitzeko bezperatan hil da Ekuadorren, maiatzaren 10ean, indigenak ugazaba feudalen atzaparretatik askatzeko borrokako buruzagietako bat. Transito Amaguañaren bizitzan bildurik daude indio amerikarren trajediak eta itxaropenak.

[gl] Vigoko metaleko langileen borroka gogortzen ari da

Komunikabide handiak Vigoko (Ponte-Vedra, Galizia) metaleko langileen greba isilarazten ari badira ere, borroka hori indartzen ari da, hiri osora hedatuz. Atzo ere Espainiako Poliziaren eta langileen artean enfrentamenduak gertatu ziren. (Bideoa, argazkiak, albistea).

ETAren agiria bere sorreraren 50. urtemugan [PDF]

Lau orrialdeetako agirian, ETA erakundeak sortu zenetik igaro diren 50 urteen irakurketa egiten du. (PDF dokumentua)

Jerusalengo Mezkiten zabalgunean egiten ari ziren lanak geratu dituzte

Azken egunotan Jerusalenen hainbat istilu sortu dituzte bertako Mezkiten zabalgunerako sarrera batean egiten ari ziren lanek. Istilu hauen ondorioz Jerusalengo alkateak lanak geratu ditu.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]