bilaketaren emaitzak "bonba-autoa"

Bonba-auto bat zartarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

[K&I] 9:00etan izan den leherketa baino ordubete lehenago bonba zegoela abisu emanez deia jaso dute errepide salbamenduko DYA elkartearen Donostiako bulegoan. Dei hori egin duenak ez du zehaztu noren izenean ari zen. Ordu erdi beranduago SOS Deiak-era deitu dute, eta deitzaileak ETAren izenean ari zela esan du. Txikizio handia egin du leherketak, eta gutxienez lau lagun arin zauritu dira leherketan.

MAKE A PHONE DETONATOR !

Bideo honetan zehatz-mehatz azaltzen dizute sakelako telefonoa erabiliz bonba dispositibo bat egiteko metodoa. Hori bai, bonbak egiteko bokaziorik baduzu... zure kontua da!

IEB07, Web 2.0 Hemen: autoa konpartitzeko ekimena

Informatikari Euskaldunen Bilkura burutuko da datorren ostegunean Donostiako Miramonen. 200 lagunetik gora gara bertara joatekoak, eta UEUk autoa konpartitzeko ekimena jarri du martxan. Autoak ere web 2.0 garaian. Zu bazoaz? Zelan zoaz?

PSEren zinegotzi baten bizkartzaina larri zauritu dute Bilbon atentatuan

Abusu auzoan haren autoan bonba-lapa bat lehertarazi dute 13:25ean, Zamakola eta Ibaizabal kaleen artean, Parte Zaharretik gertu. Ertzaintzaren arabera, Juan Carlos Domingo Galdakaoko (Bizkaia) PSE-EEren zinegotziaren bizkartzaina da (Gabriel de Giner; Zaragoza, Espainia), enpresa pribatu batekoa.

Francok bonba atomikoa sortu nahi zuen

Kaleratu berri den CIAko txosten batek jakinarazi duenez, Francoren Gobernuak arma nuklearrak garatzeko planak zituen. AEBetako agentziak kaleratu duen 50 orrialdeko txostenak dioenez, Espainiak uranioa aberasteko ereduzko fabrika bat ere bazeukan. 1974. urtean idatzitako dokumentu honen arabera, hamarkada bat inguru beharko zuen Espainiak bere arma nuklearren programa garatzeko. Meneamen irakurria.

Enaitz Iriondo harrapatu zuen auto gidariak atzera egin eta bertan behera utzi du kalteordain eskaera

20.000 euroko eskatzen zizkien hildako gazte durangarraren gurasoei, autoan egin behar izan zituen konponketengatik. Auziaren berri jakin zenetik "komunikabideek jazarri" egin dutela salatu du Haroko (Errioxa, Espainia) epaitegian Tomas Delgadok, eta gurasoen kontrako salaketa bertan behera uzten duela agertu du auzi saioa hasi eta segituan.

Mekanikoak musika gustuko duenean (argazkia)

Mondra hit-ak entzun ostean, mezu polita laga dio mekanikariak Imamon blogariari. Gustukoa zuen musika nonbait. Musikaren hotsak lagunduta, hobeto konponduko zuen autoa beharbada. Eta blogariak argazkia jarri du, pozik berak ere, eskerrona adieraziz.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]