bilaketaren emaitzak "bologna unibertsitatea mobilizazioak"

Bolognaren aurkako mobilizazioak ugaritzen ari dira

Bolognaren aurkako mobilizazioak ugaritzen ari dira leku guztietan. Horren laburpen bat eskaintzen digute Hetzorduan, frantziar estatuan, katalunian eta Euskal Herrian egiten ari denaren inguruko informazio laburrarekin.

Bolognaren aurkako Bartzelonako itxialdia bukatutzat eman du poliziak

Bologna Prozesuaren aurka hilabeteak itxialdian zeramatzaten ikasleen aurka gaur goizaldean poliziak oldarraldia egin du. Unibertsitatetik kaleratu eta hianbat atxilotu eta zauritu eragin ditu.

Bologna eta populismoa

Katixa Agirrek Bolognako prosezuari buruzko iritzia ematen du eta Ikasle Abertzaleak-eko pankarta batekiko harridura azaltzen du. Ebaluazio jarraitua bai ala ez?

Ertzaintza eta seguratak gogor oldartu dira Leioan ikasleen aurka

Gaur klaustroa burutzen zen Leioako kanpusean "Listado de infracciones y sanciones disciplinarias" onartzeko. Lehen aldian ezin izan zuten onartu ikasleen protesta zela eta, gaur onartu dute, eta 6 ikaslek protesta burutu dute. Ertzaintza eta segurtasun indarrak gogor oldartu dira eta hainbat gazte jipoitu dituzte.

Ostegunerako greba, Arrasaten

Hainbat herritarrek egin dute gaur deialdia. Ostegunerako grebara deitu dituzte arrasatearrak. Honako helbideetan ere aurki ditzakezue horren ingurukoak... http://www.gara.net/azkenak/05/76199/es/Convocan-una-huelga-general-para-jueves-Arrasate (gazteleraz) http://goiena.net/arrasate/albisteak/greba-orokorra-deitu-dute-eguenerako-arrasaten

Ino askatu mobilizazioak eta argazkiak twitter eran

Informazioa zuzenean, argazkiak, geolokalizazioa dena Arrasatetik zuzenean twitter eran eta unitate mugikorrik gabe (behintzat furgoneta eta parabolikarik gabe).

1000 bat ikasle bildu dira ikastetxe, batzoki eta alkartetxeen aurrean

Gaurko deituta dauden mobilizazioetan ikasleek kontzentrazioak egin dituzte euren ikastetxetan, EAren egoitza zein alkartetxeen aurean eta Batzokietan. Argazkiak, ahotsak eta datuak ikus daitezke hemen. Gainera goiz zein arratsaldeko datu eta argazkiekin mapa bat osatzen dabil EHBE, berriro ere Tagzania erabiliz.

Milaka pertsona atera dira kalera mobilizazio egunean zehar

Atxiloketak eta kargak izan dira goizeko mobilizazioetan. Ertzaintzak 2 pertsona atxilotu ditu Donostiako Ibaeta kanpusean egin den manifestazioan honen aurka kargatu ondoren. Ripak hainbat mobilizazio debekatu ditu Nafarroan, hala ere ehunka pertsona batu dira protestan. Iluntzean ere hainbat mobilizazio izan dira. Gaztesareako Gazte Informazio Agentzian mobilizazio eguneko informazioa.

Hainbat ikasle UPVko errektoretzan itxialdia egin dute.

Gaur klaustroa egin da Portugaleten eta bertan egon diren deialdiez gain hainbat ikaslek Leioan dagoen errektoretza okupatu dute. Kanpoan geratu diren ikasleek ere kontzentrazioa egin dute. (irudiak: http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/multimedia/fotos/25061.html)

Bilderbergetik Bolognara

Bilderberg Kluba eta Bologna Prozesuaren arteko harremana agerian uzten saiatzen, bigarren artikulua jada Hetzorduan.

Bologna Prozesuaren inguruko berriak

[kopipaste] "HBE37 Herriek Bere Eskolaren 37. alea dagoeneko kalean da. Ale honetan batez ere Bologna Prozesuaren eta unibertsitatearen merkantilizazioaren aurka Europan azken hilabetean piztu diren borrokei erreparatzen diogu. HezkuntzaTB atalean Bologna Prozesuaren inguruko azalpenak ematen Vigoko Unibertsitateko dekano bat dugu. Gainera Europako Unibertsitateetako mobilizazioen mapa ere agertzen da. Azkenik Ameriketako Estatu Batuetan hezkuntza publikoaren alde dauden mobilizazioak ere aipatzen ditugu."

[GAZT] Katalunian Bologna Prozesuaren inguruko erreferendumak egin ahal izango dituzte

Ikasleek egindako itxialdiekin amaitu asmoz Kataluniako Unibertsitatearteko Kontseiluak Bologna Prozesuaren inguruan erreferendumak egitea baimenduko du. Galdera ezin da izan Bologna aplikatu edo ez, baina bai moratoria bat ematearen inguruan. Orain ikasleek mobilizazioak utzi edo ez erabaki beharko dute.

[CAT] 2009a Bolognaren aurkako mezuekin hasi zen TV3n

Kanpaikadak ematen zeuden TV3n eta hauek bukatu bezain pronto hiru ikasle bertan sartu eta Bologna Prozesuaren aurkako pankarta bat erakutsi zuten hainbat segunduz. Izan ere hainbat ikaslek itxialdian jarraitzen dute UBko errektoretzako eraikinean eta horietako 3k ekimen hau egitera joan ziren. Milioika katalanek urtean ikusi zuten lehenengo mezua "Bolognari ez!" izan zen.

Bologna Prozesuarekin filologiak desagertzeko arriskua zegoela aspaldi aipatu zuen IAk

Bologna Prozesuak hainbat karrera "ez-errentagarri" kolokan jartzen zituela (bereziki Filologiak) aspaldi aipatu zuen IAk eginiko dokumentu batean. Garai hartan hori ezinezkoa zela ziotenak baziren ere orain dekanoak ere berdina esaten du.

IAren arabera Filologiakoak ez dira desagertuko diren karrera bakarrak

Ikasle Abertzaleakek prentsaurrekoa eskaini du gaurkoan Gasteizko Letra Fakultatean eta bertan gaur egungo unibertsitate eredua agortuta dagoela esateaz gain Filologiak bezala desagertu daitezkeen beste karrera batzuk aipatu dituzte, irizpide berdinak jarraituta Filosofia, Antropologia, Soziologian eta Zientzia Politikoetan, adibidez. Orain dela 8 urte honen berri eman zutela aipatu dute, eta garaian inork gutxik sinisten zuela.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]