bilaketaren emaitzak "boikot"

Euskal Herriak sionismoari STOP!!!

Euskal Herriko herri eta hiri askotan mobilizazioak izaten ari dira Palestinarekin elkartasunez eta sionismoari STOP esateko, elkartasun sentimendu hau Irsaelen kontrako boikot ekimenera bideratu behar dugu. Palestinarrek hala adierazten digute behin eta berriro.

Gazako sarraskiaren aurrean euskal gizarteak erantzun beharra du: Israeli Boikota!!

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. EUSKAL HERRIAK erabakitzeko eskubidea daukala erakusteko garaia da eta Palestinaren aurka Israel egiten ari den genozidioaren konplize ez duela nahi izan erakusteko garaia da. Bide bakarra zapalketa sionistak beste iraungo duen Boikot kanpaina honetan gogotsu parte hartzea da.

DAM eta Hasan Barghouti: Israeli boikot

elkartasunez tour-ean esku hartu duten DAM Hip-Hop taldeak eta Hasan Bargouthik (Palestinar Langileen eskubideak eta demokraziarako Zentroko zuzendariak) elkarrizketa egin dute, bertan palestinar musika munduaren eta langileen egoeraren berri emateaz gain, ondorio berarekin bukatzen dute: Israeli Boikot mundu mailako kanpainak bere biziko garrantzia du.

Basel Zayed-en mezua eta kanta (EHra etortzen utzi ez dioten musikari palestinarra)

Basel Zayed (myspace-n) kantari palestinarra gonbidatu genuen elkartasunez-tour-ean parte hartu zezan hainbat kontzertutan, besteak beste, Anje Duhalde, Petti, Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren eta 'euskaldunak' taldearekin, larunbatean berriz Joseba Tapiarekin Altsasuko Internazionalista egunean. Joseba Tapiak berretsi digu bere konpromisoa eta Nabil Monsour-ekin batera Altsasun egongo da gaueko 9etan Iortia aretoan.

Elkartasuna vs Maccabi

Atzo Gasteizen elkartasunaren bi aldeak batu ziren Palestina lokarria izan zelarik. Batetik Parral tabernan saio aparta izan zen: 5 bertsolari eder, kantakera bi eta elkartasun sentimendu bat. Bestetik Tel Aviv-eko Maccabi isrraeldarra Gasteizera etorri zela lagun solidario andana baten kemena nabarmendu zen palestinar herriak pairatzen duen zapalkuntza sionistaren defentsan: pankartak, banderak, puxikak, lagun batek kantxara salto egin izana...

Elkartasunez Tourra badator!

Palestinar eta euskaldun bertsolari, musikari eta artistek bat egingo dute Urriaren 23tik Azaroaren 7ra bira eder batean, elkartasunez manifestuaren haritik. Programa zabala eta Euskal Herri osoan zehar emanaldiak barreiatuko dituena, Azaroaren 7an berriz Internazionalista Eguna festa handia ospatuko dugu Altsasun. Nortzuk parte hartzen duten jakin nahi?

Baskonia taldeak Lior Eliyahu jokalari isrraeldarra fitxatu du

Artikuluan Lior Eliyahu sionistari boikota egiteko zenbait arrazoi ematen dira eta Euskal Herriko jendarteak Palestinarekin elkartasun konpromisoa hartu dezan aldarrikatu...

Veoliak bertan behera utzi du Jerusalemgo tranbia eraikitzeko egitasmoa

Veolia multinazional frantsesak uko egin dio Jerusalemgo tranbia eraikitzen jarraitzeari. Egitasmo honek Zisjordanian eraikitako legez kanpoko koloniak Jerusalem hiriarekin uztatzen ditu. Palestinak pairatzen duen okupazio sionistan beste pauso bat, beraz.

Nazioarteko presioen ondorioz Veoliak bertan behera utzi du Jerusalemen tranbia eraikitzeko egitasmoa

Honek Zisjordanian eraikitako legez kanpoko koloniak Jerusalem hiriarekin uztatzen ditu. Palestinak pairatzen duen okupazio sionistan beste pauso bat, beraz. Veoliak egitasmo hau baztertzearen arrazoi nagusia bere kontra nazioartean -Euskal Herrian barne- buruturiko boikot eta protestak direla nabarmentzen du "Haaretz" egunkari israeldarrak.

Bi iritzi kontrajarri Israel bokoiteatzeri buruz

Hetzorduan Israel gabon kanta batzuekin ez ote ginen justifikatzen arituko galdera zegoen. Erantzun bat egon zen horren inguruan eta gaur bigarren bat aurrekoari kritikatuz. Israel boikoteatzea guay ote da? Eta zergatik ez Hamasen biolentzia? Eta Bruce Springsteen ez eta Noa bai? Galdera interesgarriak eztabaida baterako.

Sionismoari hariak moztuz

Egunotan Titirijai'09 Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia ospatzen ari da eta, besteak beste, talde israeldar-sionista batek parte hartuko du bertan abenduaren 6an. "Israeli boikota" lelo hutsa ez delako, elkartasuna lantzeko tresna baizik, argi eta garbi utzi nahi diegu ez direla Euskal Herrian ongietorriak.

ERREGEAREN HITZALDIA EiTBn EZ > BOIKOTA EiTBri

Abenduaren 24ko goizeko 7etatik abenduaren 25eko eguerdiko 12etara, EiTBri (ETB1, ETB2, ETB3, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria, Gaztea eta taldearen webguneak) boikot egitera gonbidatu behar dugu ahalik eta jende gehien, komunikabidearen kudeaketa protestatzeko, eta oso bereziki, ETB2n abenduaren 24an Erregearen hitzaldia emango dutela protestatzeko. Ordu horietan guztietan EZ sintonizatu kate horiek!
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]