bilaketaren emaitzak "bloga"

UEUko ikastaroen berri blogean

Udako ikastaroak hasi dira, eta bloga baliatuko dute UEUkoek bertako berri emateko. Egin dituzten lehen saiakeretan, prentsa dossierra osorik kopiatu eta txertatu dute blogean... baina datozen egunetan hori ere finduko dute... ziurrenik. UEUko ikastaroetako berri emateko, tresna aproposa da bloga, duda barik. Jendeak parte hartu dezake eta Iruñea, Eibar edo Baionako ikastaroen berri izan, zuzenean, nahinondik.

Epaiketa hasi eta bi urtera, 18/98 Erantzuna

Bi urte igaro dira 18/98 sumarioan auzipetutako lagunen aurkako epaiketa hasi zenetik. Gaur, bloga aurkeztu dute. "Herri gisa erantzuteko garaia" manifestua ezagutarazi dute, gainera. Atxikimenduak biltzen ari dira.

Teketen 2.0

Gorkak Teketen bere bloga berritu du. Itxura berria eman dio, modernoagoa agian. 2.0 irudia, irudi soziala eman guran, oso diseinu modernoa geratu zaio. Irakurle asko ditu blogak, eta orain iritzia ematen ari dira blogeko irakurleak, partehartzaileak.

Julen Gabiriak bloga itxi du

Agur. Horixe esan die Julen Gabiriak bere blogeko irakurleei. "Blogak bete du bere funtzioa eta orain beste fase batean sartu nahi dut, ez hain fase publikoan, ezkutuan lan egiteko gogoa baitaukat". Ondo segi, Julen.

Urtebetez Azken Portun

Urtebete egin du Azken Portuko blogak. Itsasertzetik kresal usainari, gasolina, izerdia, begirunea eta beste gehitu zaizkio. Putzuzuloetatik xakelak ari dira dantzan, eta itsasoratutako ideia bakoitza, ekaitz bilakatzen da Euskal Herrian. Urtebete kaputxa kenduta... ez da gutxi.

Gaurko hitza: hiztegia aberastu euskaljakintzarekin

Euskaljakintzakoek beste ekimen interesgarri bat abiatu dute: Gaurko hitza (http://euskaljakintza.wordpress.com). Bertan egunero hitz baten esanahia, sinonimoak eta adibideak azalduko dira, pixkanaka gure hiztegia aberasteko asmoz.

Ipar Euskal Herriarentzat autonomiaren bloga [fra]

Ezagutzen ez nuen webgune honen berri izan berri dut. Frantsesez idatzia dago eta hizpide duen gaia bere izenburuan azaltzen dena da. Ez da webgune berria baina eduki interesgarriak dituela dirudi, adibidez, atzo bertan argitaratutako artikulu hau: http://autonomiaeraiki.free.fr/?p=844

Zubieta SOS bloga, errauskailua gelditu daitekeelako

Zubieta SOS blogak errausketaren inguruko eztabaida sortu nahi du. Gaiaren inguruko dokumentazioa eta hedabideetan egindako jarraipena bilduko dituzte bertan. Euskaraz bizi da bloga, baina biltzen dituen informazioak jatorrizko iturriaren hizkuntzan eskainiko dituzte.

Zabalduren antolaketarako blog bat sortzeko proposamena

Gertatu den arazotxoa ikusita eta etorkizunean antzeko egoerak hobeto saihestu ahal izateko, komunitate honen antolaketa blog bat sortzea proposatzen dut. Era horretan, parte hartu nahi duten guztiek proposamenak egin ahal izango dituzte, lanak banatu, ideia berriak eztabaidatu eta abar. Wikipediako bloga wordpress bat denez, eta nik software hau jada ezagutzen dudanez, antolatzaileei lan gehiago ez ematearren, nik neuk blogaren ardura hartu ahal izango nuke (instalatu, konfiguratu, themea prestatu, spama zelatatu, etab.) Zer iruditzen zaizue?

milakabilaka orain blogean ere

Herritar ekimena da. Eta gaur bloga aurkeztuko du. Blogarioi deia egin digute, gure blogetan K hori jar dezagun, Konponbidearen alde mila K.

Appleberri bueltan da berrikuntza askorekin

Gaur abiarazi dugu Appleberri 2.0. Berrikuntza pila batekin dator, bideokasta, argazki galeria eta foroa esaterako. Gainera, aurrekoetan izandako arazoak ekiditzeko, sistemaz aldatu eta zerbitzari berrian gaude orain. Partaidetza bultzatu nahi dugu. Ez dugu Appleberri albistegi soil bat izatea nahi. Albistegi izateaz gain, eztabaida gune ere izatea nahi dugu. Edonori parte hartzeko aukera eman nahi diogu.

Bernardo Atxaga blogari

Atxagak webgunea estreinatu berri du, weblog eta guzti gainera. Astero bertan idatziko du antza. Webgunea ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz dabil eta bere bibliografia azaltzeaz gain baditu irakurgai atxagaren testu motz batzuk ere. Sustatu.com-en irakurria.

Patxi Lopezek bloga aurkeztu du

PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezek bloga aurkeztu du gaur. EiTBk "mediablog" deitu dio, akaso euskarri ezberdinetako informazioa eskaintzen duelako. Beste blog askok bezala, bestalde. Bi aurkezpen bideo sareratu ditu, esaterako. Bata gazteleraz eta bestea euskaraz.

Berri Txarrak: telebista, webgunea, bloga eta zer gehiago?

Payola disko berriarekin, irudi berria eta webgune berriagoa dakarte Lekunberrikoek. Zuribeltzetik kolore askotara. Bideoak, mezuak, foroa, agenda, denda.... eta askoz ere gauza gehiago Dijitalidadeak (http://www.dijitalidadea.com ) landutako kontzeptu multimedia erakargarri batean.

Iparraldea XXI dokumentalaren bideobloga

Euskal Kultur Erakundeak "Iparraldea XXI" dokumentala hainbat hizkuntzatan sareratu du bideoblog batean. Dokumentala sei zatitan banatua dago. Zati horietako bakoitzean, hainbat lagunek Ipar Euskal Herriari buruzko gaiak dituzte hizpide: Elixabet Aizager (EHZ), Philippe Malvaux (surfaria), Maika Etxekopar eta Ihitz Iriart (Amaren alaba); Céline Petrissans (Dantza Hirian festibala), Maiana Irigoyen eta Amets Arzallus (bertsolaritza), Jon Eyherabide (Mak taldea) eta Itxaro Borda (idazlea).
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]