bilaketaren emaitzak "bilbo"

Komite Internazionalistak-ek 30 urte bete ditu [Bideoa]

Azaroaren 28an jai bat antolatuko du Bilbon. Datu gehiago bere web orrialdean. KI30!

[Bideoa] Korrika Bilbon

Iritsi da Korrika; ziztu bizian igaro eta bere bidea jarraitu du. Baina arrastoa utzi du.

Azkujunante

Hauteskundeetan ia webgune guztiak berdinak dira. AZKUJUNANTE webgunea, Bilboko alkatearen eta hautagaia den IƱaki Azkunaren aldeko webgunea da eta ez da bat ere ohikoa.

Guggenheim-eko bisitarien kopuruak behera egin du 2008an

Museoaren arduradunek adierazi dutenez, 2008an bisitarien kopurua %5 jaitsi zen. Beherakada atzerriko bisitarien aldetik nabarmendu da batez ere, dirudienez. Hala ere, ez daudela kezkaturik adierazi dute, aurreikuspen guztiak bete direlako.

Jarraitu Blogak 2.0 zuzenean

Gaur ari da ospatzen Blogak 2.0 ekitaldia Bilbon eta esteka honen bitartez zuzenean jarrai dezakegu flash bitartez. Sustatun ikusi det: http://www.sustatu.com/1179994049

Bilbo %100 WiFi

Wilbao izeneko enpresa berri batek 1.000 sarrera-puntu jarri nahi ditu hiriko farola eta autobus geltokietan, Bilbo osoan zehar WiFi zerbitzua emateko. Gero, inguruko herrietara edatu nahi dira. %100eko edakuntza hori benetakoa izango ote da? BilbaoWireless, AirBites, FON, SystemWifi, Wilbao eta abarrekin ez ote dira interferentziak sortuko? Ez ote litzateke egokiagoa WiFi beharrean WiMax teknologia erabiltzea? Meneamen eta Internet&Euskadin ere aipatu dute.

Bilboko Kafe Antzokia hilabeterako itxita

Dagoeneko albistegietan dabil berria, Bilboko Udalak Kafe Antzokia hilabeterako itxi du lokalaren gehienezko jende-edukiera gainditzeagatik. Ohar hau zabaldu dute Antzokikoek.

Branka, Bilboko egunkari berria

Euskal Herriko hiririk jendetsuenean, goizero langileei banatzen zaizkien doako beste egunkari horietako bat kaleratu da gaur. Ezker abertzalearen sintoniarekin, AHT, EAE-ANV eta auzoetako informazio desberdinak euskaraz eta gaztelaniaz lantzen ditu lehen aleak. Denok ikus dezakezuenez, 12 orrialderekin hasi dira: http://www.branka.biz/images//web_egunkaria.pdf

Zinebi Bilbon abiatu da

Zinema dokumental eta laburren 49. edizioa,Bilbon abiatu da. Aurtengo Zinebiren edizioa martxan da, aste osoan zehar ehundaka pelikula eskainiz. Nazioarteko lehiaketan 100 inguru dira partaideak; baina denetara laurehun baino gehiago dira ikusi daitezkeen filmak, zortzi kokapen ezberdinetan. Programazioa ikusteko zinebi.com helbidera jotzea onena duzu. Ez galdu aukera paregabe hau Bilbon zinerik gaurkotuena ikusteko!

Bilboko Zazpi Katu Gaztetxea desalojatzen ari dira

Bilboko Zazpi Katu Gaztetxea desalojatzen ari dira uneotan ertzainak eta udaltzainak. Goizeko 8:45ak aldera hasi dira desalojoarekin eta gazte batek teilatuan jarraitzen du eta une hauetan bera identifikatzen ari da polizia. Geroz eta jende gehiago ari da hurbiltzen Ronda kalera.

Bilboko euskalgintzaren mapa

Bilboko euskalgintza non dagoen ikusgai googlemaps-en bidez.

Neska gazte bat bortxatu dute Bilbon

Ostiral goizaldean Bilbon, 05:30 aldera, etxera bidean zihoala bidez nahastu, eta ustez laguntza eskaintzera hurbildu zitzaion gizonezko batek bortxatu egin zuela salatu du ertzainen aurrean Gasteizko emakumezko gazte batek. Bilbon astebetean jazotzen den era horretako bigarren jazoera da hau.

Springsteenek uztailaren 26an Bilbon joko duela baieztatu dute

Bruce Springsteenek kontzertua emango du datorren Uztailaren 26an Italiako webgune batek esan duenaren arabera. Lekua oraindik ez da zehaztu, hala ere. Iaz Donostian jo zuen "The Boss"ek eta orain bi urte BECen egon zen.

Guggenheim Museoko finantza zuzendaria kalera bota dute, lapurreta egiteagatik

Urgentziazko prentsaurrekoa deitu du gaur Bilboko Guggenheim Museoko zuzendaritzak. Bertako langile bat "kalera bota" behar zutela jakinazteko omen zen deialdia. Ez dute bestelako xehetasunik eman. Azkenean, "despeditu" duten langile hori finantza zuzendaria izan da: Roberto Cearsolo Barrenetxea. 480.000 euroko lapurreta egin omen du.

Jardunaldi hacktibista Bilbon

Teknologian eta bere eragin politiko-sozialetan interesaturik gauden pertsona batzuk, datorren larunbatean, Bilbon, bilera bat ospatuko dugu. Helburua, gai hauen inguruan mugitzen diren pertsona guztiak biltzea da: software askea, hacking-a, segurtasuna, kriptografia, e-anonimotasuna, jabetza intelektuala, ziberreskubideak, artibismoa, net-art, adimen artifiziala, kultura librea, etab. Munduko Emakumeak elkarteko lokalean (Fika kalea 5, beheko solairua) izango da. Anima zaitez! ;-)
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]