bilaketaren emaitzak "bilbao"

Bilbao BBK Livek kartela itxi du

Nebula, Bullet For My Valentine, New York Dolls, Zico Chain, Laia, The Ellas, I Love UFO eta The (International) Noise Conspiracy dira Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarren edizioaren kartela itxi dutenak. Hortaz, 34 talderen kontzertuekin gozatu ahal izango da Bilboko Kobetamendin, ekainaren 21etik 29ra.

[Gazt] 300 euro hilean bakarrik gastatuz bizi nahi duen Bilbotar baten bloga

Bilboko gazte batek hilean 300 eurorekin bakarrik bizi daitekeela frogatu nahi du. Horretarako aurreratuta dituen 3600 eurorekin 12 hilabete bizitzen saiatzen ari da eta guztia blog honetan azaltzen du.

Rocka hilda dago, eta ez naiz ni izan

Bilboko Rock Festibalaren zapore metalikoa (haatik "txin txin"), bertan egoteko aukera izan duen kazetari/blogger baten ahotan.

Paul Bilbao izango da Kontseiluko idazkari nagusi berria

Xabier Mendiguren Bereziartuk, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu zenetik Idazkari Nagusi izan denak, erretiroa hartuko du aurten. Bere ordez, Kontseiluko zuzendaritzak hala erabakita, Paul Bilbao izango da idazkari nagusi berria. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari izan da orain arte. Orain bazkideek erabakia berretsi beharko dute.

[gaz] Guggenheim Bilbaoren handitzea ezin da Urdaibaien egin

Atzo Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Guggenheim museoa Urdaibaiko biosferaren erreserbaren lekuren batean handitzeko proiektua aurkeztu zuen. Beste hutsuneen artean, proiektua urbanistikoki aurrera eramanezina da gune babestu honetan.

Bilbotik kanpoko Bilbao Basketen lehenengo peña aurkeztu dute Itzubaltzetan

Itzubaltzeta / Romon aurkeztu dute bertako auzokideek sorturiko Fred Weis Bilbao Basketen peña berria, Bilbao Basketek duen laugarrena eta Bilbotik kanpo sortu den lehenengoa. Hitzorduan izan dira peñako hogei kideak, saskibaloiaren dozenaka eta dozenaka jarraitzaile, 2 metro eta 18 zentimetro garaiera duen Fred Weis pibot frantsesa bera eta ezta Bilbao Basket beste kide asko ere, besteak beste, Marko Banic, Javi Salgado santutxuarra, Marcelinho Huertas eta Paco Vazquez jokalariak eta Jon Davalillo klubeko presidentea.

Lost in Bilbao TV

Euskarazko bideobloga, Bilbo inguruko kultur informazioarekin. Kalitate tekniko izugarria, oso-oso ekimen polita.

Netlach 2007

Gaurtik hasi eta larunbaterarte, ziberkultura kritikoari buruzko jardunaldi bat ospatuko da Bilbon. Aurtengoa 3. edizioa da eta egitaraua ikusita, argi dago jardunaldi hau sendotzen doala, gero eta kalitate handiagoko edukiak eskainiz. Ekitaldi guztiak dohakoak dira. Zatoz!

Bilbao Live 2007: Kronika egunez egun

Amaitu da. Arrakastatsua izan da. Milaka lagun inguratu da festibalera. Egunik jendetsuena, azkena, Metallica izar izan duen eguna, alegia. Irakurri hemen Bilbao BBK Live jaialdiaren kritika zabala egunez egun eta taldez talde.

Betiko Bilbo Berria - olerki polita

Sugandilaren Isatsa blogean Bilbori buruz idatzitako olerki ederra!

Jane’s Addiction, Kaiser Chiefs, Editors, Ama Say eta Chris Cornell Bilbao BBK Live 09an izango dira

Jane’s Addiction, Kaiser Chiefs, Editors, Ama Say eta Chris Cornell talde puskak Bilbao BBK Live 09an izango dira

Bilbao Hiria Pop Rock: Talde sailkatuen zerrenda

Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren antolatzaileek honetan parte hartuko duten taldeen zerrenda iragarri dute.

«Todo lo que toca la izquierda abertzale lo convierte en mierda» [es]

Bizkaiko Aldun Nagusiak honako titular hau eman dio Elcorreori. Beste behin ere, ezker abertzalearen kontrako muturreko jarrera erakusten du EAJn agintzen duen sektoreak. Eta EAJk ikutzen duena, zertan bihurtzen da?

Erridikulua eginbehardugu.com 2: Posta elektronikoa dohainik EAJri esker

[Sustatun irakurria] Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJren hautagai Jose Luis Bilbaok posta elektronikoa eskainiko die bizkaitarrei irabaziz gero. Eta dohainik! Hori bai hori eskuzabaltasuna! Baina ze mundutan bizi dira horrelako hankasartzeak egiteko?

Leire Bilbaoren poemak galegoz, gaztelaniaz, ingelesez, italieraz eta katalanez

Leire Bilbaoren Ezkatak liburuko poemak hainbat hizkuntzatara itzuli ditu egileak zenbait itzultzaileren laguntzarekin. Poema batzuk, bere ahotsarekin entzuteko moduan daude gainera. Lagunei erakusteko moduko poema sorta eleanitza. http://www.armiarma.com/emailuok
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]