bilaketaren emaitzak "bideoak"

Jaitsi itzazu bideoak YouTube, Google Video, DayliMotion... edo antzeko webguneetatik

Webgune minimalista honetan agertzen den leihotxoan idatz ezazu YouTuben, Google Videon, DayliMotionen... edo beste edonon aurkitu duzun bideoaren esteka iraunkorra eta, segundu gutxi barru, bideoa zure ekipora jaisteko aukera emango dizu. Proba ezazu!

EuskalTube jaio da

EuskalTube jaio da. Euskal YouTube-a.

APURTU BERRIAK APIRILAK (1eta 2)

Apurtu Berriak, errepresioaren kontrako eta Amnistiaren aldeko informatiboak Nafarroan.

[Gazt] Espainiako telebista publikoko Redes saioa sarean

Gaur egun telebistan aurkitzen diren saioetatik interesgarria iruditzen zaidan bakanetakoa (bakarra ez bada) sarean dago orain ikusgai. Ezagutzen ez duzuenontzat, Espainiar estatuko telebista publikoak ematen du Redes saioa eta zientzia modu erraz eta ulergarrian helarazten saiatzen da. Lehengo atala burmuina nola manipulatu daitekeen erakusten digu, osasuna hobetzeko erabiltzen bada oso tresna ona izan daitekeena baina txarrerako erabili ezkero benetan beldurgarria...

Bertsolaritza, zuzenekotasuna, ikus-entzunezkoak eta internet

Bertsolaritza eta ikus-entzunezkoen arteko harremana, http://bertsoa.com eta http://bertsoplaza.tv guneetako arduradunen ikuspegitik. Bertsolaritzak komunikabide nagusietan lekua galdu omen du eta, ondorioz, beste bide berri batzuk ireki behar izan ditu . Galdutako zuzenekotasuna berreskuratzeko, sareak leku egokia dirudi. Beste gune batzuetan dauden bertsolaritza bideoak ere aipagai. Hala nola, Gu ta Gutarrak Youtuben (http://youtube.com/user/gutagutarrak), Maletillen lehiaketa (http://maletilla.gara.net) edo Zibertso ekimena (http://euskaltube.com/zibertso).

BideoaPanpinekin egindako animazio laburra

Panpinekin egindako animazio istorio laburra. Madelman automatak irudikatzen dituzue? Hona adibide bat.

Noaingo batailaren oroitzapena ' 07

Lehenbiziko hau Xabier Albizuren parte hartzeaz egina da, bigarrena Elena Berazadiren parte hartzeaz eta hirugarrena, gaztelaniaz dena, Mikel Aristegirenaz. Sartu eta ikus.

(bideoa) Apurtu Berriak

Apurtu Berriak Nafarroan errepresioaren kontra eta amnistiaren aldeko ikusentzunezko informatiboak dira. Hilabete honetako informatiboak dagoeneko zintzilikatu ditugu www.apurtu.org web gunean.

Iruñerria Piztera Goaz !! (ekimena eta ekintzaren bideoak)

Gure bizitzaren jabeak izateak injustiziaren aurkako desobedientzia dakar. Askatasun ekintza bat da. Okupatzea agindua ez betetzea da. Hiria aparkalekuez, diru-gosez, zaintza-kamerez, arautegiez, izuaz, baimenez, espetxeez, inkomunikazioaz, poliziez, enpresa pribatuez eta diru irabazi-asmoen bitartez zabaltzen den lekuan askatasun bilaketa da.

09-f9-11-02-9d-74-e3-5b-d8-41-56-c5- 63-56-88-c0 bideoak

Inork oraindik ez bazekien, hau da Digg (Zabaldu estatubatuarra) guneak zentsuratu zuen mezuak zuen alfazenbakia. Kode alfanumeriko hori HD-DVD euskarriaren kopien aurkako babesa hausteko ezinbestekoa omen da.Technorati dagoeneko etiketatzat kode hori duten sarreraz josita dago. Eta NYTek ere aipatu du bideotako bat. http://www.nytimes.com/2007/05/03/technology/03code.html

Youtube-k erabiltzaileen bideoak sal ditzake

Youtube-k erabiltzaileen bideoak sal ditzake etekina ateratzeko. Youtube = Dohakoa???

Googlek YouTube erosi du

Zurrumurrua zena konfirmatu da: Googlek YouTube erosi du, 1650 milioi dolar akziotan ordainduta. Ez omen zekiten YouTubekoek negozioa nola egin, baina badirudi modua asmatu dutela.

Apurtu berriak

Apurtu Berriak Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren komunikazio egitasmo berria da. Ikusentzunezko formatuan egindako hilabeteroko informatiboak, hain zuzen ere. Informatibo hauetan, hilabete horretako gertakari nagusiei buruzko erreportaiak aurkeztuko dira.

Zelan deskargatu daiteke bideo bat youtubetik?

Galdera da oraindik, galdetu.com gunean ikusi dut eta oraingoz erantzunik ez duenez hona ekarri, nik ere nire buruari galdetu egin baitiot ea bideoak zelan deskarga daitezkeen youtubetik.

Loiolako elkarrizketak azaltzen dituzten bideoak sareratu dituzte

Patxi Urrutiak, Unai Fanok eta Pernando Barrenak Baltasar Garzonen aginduz atxilotu baino bi egun lehenago hitzaldia eskaini zuten nafarroan. Bertan, PSE eta EAJrekin izandako negoziazio prozesuaren hainbat xehetasun azaldu zituzten. Hitzaldi honen bideoak (hiru bideo, ordu bete inguru denera) sareratu egin dituzte orain eta guztiak bildu dituzte blog honetan.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]