bilaketaren emaitzak "bideoa"

Dokumentalaren estrenaldia “El cementerio de las botellas”

http://www.youtube.com/watch?v=d9Hl6ReTMjI o Aurkezlea: Iñaki Alforja (egilea) o Tokia: Kalaska gunea, Navarrería, 25 (Iruñea) o Data eta ordua: apirilak 17, 20:00etan o Antolatzailea: Kalaska / Eguzki Bideoak

Sarkozy mozkortuta prentsaurrekoa ematen

G8 bileran Putin lehendakari errusiarrarekin bapo jan eta edan ondoren, berandu ailegatu eta prentsaurrekoa ematen saiatu zen Sarkozy, irudien arabera mozkor samar. Alkoholik ez duela edaten dio Sarkozyk baina zalantzan dago ura edo vodkarekin bazkaldu zuten. Prentsaurrekoaren bideoa ez da Frantziako telebistetan ikusi, telebista belgak atera dute.

BideoaBideoa AHT EZ !!

2007ko uztailaren 28an AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifaren bideoa.

Badator Euskal Herri Berriaren spota

Ezker abertzaleak sinadura bilketa hasi du. Kanpainaren spota ikusgai, www.euskalherriberria.org webgunean.

BideoaBideoa Al Jazeera eta euskal iheslari politikoak

Xabier Suspegerri tells Al Jazeera why many members of the ETA organisation have fled Spain for France and why he considers himself a political refugee.

Ynestrillas Gernikan: Argazki bilduma

Euskaltubera igo dute. Argazkien bidez osatutako bideoa da. Badirudi argazkietako batzuk hedabideetatik hartutakoak direla. Beste batzuk mugikor batekin ateratakoak izan daitezkela dirudi. Ynestrillas (http://www.ynestrillas.blogspot.com/)Gernikan egon da aste honetan, abokatu gisa, Herriko Taberna batean istiluak eragin zituzten mi militar defendatzeko. Bizilagunen protestak piztu ditu horrek.

Wikiak nola dabiltzan azaltzen duen bideo bitxi bat

Bideo original honek wiki motako programak nola dabiltzan azaltzen du. Oso ideia ona iruditu zait :-) RSSak ere nola dabiltzan azaltzen duen bideoa egin dute: http://www.commoncraft.com/rss_plain_english

TAT: «Ezer ez da aldatu»

Torturaren aurkako taldeak «2006 eta 2007 urtetan hainbat euskaldunek jasan duten infernu gorria jasotzen duen liburua» argitaratuko du. «Berriro, idatzi nahi ez genuen txostena irakurriko duzu». Gainera, «azken 30 urtetan min bera jasan dutenek, begietara begiratu gaituzte eta poema bat konposatu dute kameren aurrean, DVD formatoan. Begiradak eta hitzak. Iluntasuna ezagutu dutenen begirada eta hitzak». Bideoaren aurrerapena ere eskegi dute, benetan hunkigarria. Hemen ere dago ikusgai: http://euskaltube.com/play.php?vid=1215

Bideo Pirritx eta Porrotx, Anaitasunan

«Eskerrik asko» antzezlana Egilea: nabarreria.com

Fermin Muguruza - Nik baditut sei (Barakaldo. BEC, 06/11/11)

Argazki liburua + DVD (Bihar kalean!!) Fermin Muguruzaren azken bira 500 argazkien bidez 200 orrialdetan, gehi 2 orduko DVD batean osagarri gisa. Paris, Iruñea,Barcelona, Berlin, Mosku, Mexico DF, Caracas, Habana, Tokyo… aparteko lekuko baten begiradapean. Fer Apoa,irudiak gordetzen zituen. Batzutan argazkien bidez, bestetan bideo-kamerarekin, bira mundial honen testigantza izugarria lortuz.DVDan, iaz Barakaldoko BECen eginiko kontzertuaren laburbilpena jasotzen da, kontzertu harek, aurtengo bira eragin baitzuen.

BideoaAgur eta ohore Sabin

Egilea: http://youtube.com/user/tijuanainblue Bizitza guztia Euskal Herriaren alde borrokan.

BideoaBideoa Morlanseko XVI. Urteurrena

Egilea / Autor: http://youtube.com/user/tijuanainblue Jokin, Patxi eta Iñaki erahil zituzteneko XVI. Urteurrena.

“Desafectos: Francoren esklaboak Pirinioetan”

Gerra garaian eta gerraostean ehundaka gizon eta emakume susmagarritzat jo zituzten eta horren ondorioz expetxeratuak, militarizatuak eta bortxa-lanak egitera behartuak izan ziren, Espainia handi eta libre bat eraikitzeko . Hauetatik askok, langileen batailoietan edo soldadu langileen batailoi disziplinarioetan egon ziren baldintza gogor eta latzetan. Historia txiki honek, beste ezer baino lehen omenaldi bat izan nahi du egoera hau pairatu zutenentzat eta oraindik behar bezala beraien memoria kolektiboa berreskuratu gabe dutenentzat.

BideoaBideoa nafarroako erresuma desegiteko estrategiaz

Tolosako EAE-ANVk antolatutako hitzaldian, Floren Aoizen mintzaldiaren hirugarren zatia, zeinean Nafarroako erresuma desegiteko estrategia aipatzen baita.

Blogs in plain english bideo berria

Lee LeFever (http://www.commoncraft.com) ezaguna egin da "..in plain english" web2.0ri buruzko bideo didaktiko sortagatik. Hemen da azkena, "Blogs in Plain English" (blogak ingeles errazean). DotSuben (http://dotsub.com) euskaraz azpitituluta daukazue.
« anterior 1 2 3 4 » siguiente

Laguntza  |  código: licencia, descargar  |  licencia de los gráficos   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]