bilaketaren emaitzak "bertsolaritza"

Silveira txapeldun, final ezin ederrago batean

Larunbatean jokatu zen Elizondon aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Silveira eta Soto nor baino nor aritu ziren, eta azkenean desenpatean erabaki zen txapela nork jantziko. Lesakarrarentzat, seigarrena. Baina, batez ere, Nafarroako finala bertsolaritzaren festa handia izan zen, egundoko giroa bertsozaleen artean eta aretoa goraino. Jende asko sartu ezinik gelditu zen. Bide onetik doa Nafarroako bertsolaritza.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, larunbatean Elizondon

Bertsolaritzak beste egun handi bat izango du larunbatean, Elizondon. Han jokatuko da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala eta, dirudienez, ez dago faborito argirik: Julen, Silveira, Julio, Erika, Jon... auskalo. Nolanahi ere, saio ederra izango da, dudarik gabe!

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, larunbatean Elizondon

Bertsolaritzak egun handi bat izango du larunbatean Elizondon. Han egingo da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala eta, antza denez, ez dago faborito argirik. Silveira, Julio, Erika, Julen, Jon... auskalo! Dena den, saio ederra izango da, dudarik ez!

Oihana Bartrak eskuratu zuen finalerdietarako txartela Muskizen

Bizkaiko txapelketaren 3. ihardunaldia ospatu zen atzo Muskizko Meatzari aretoan, Oihana Bartra santutxuarra txapeldun irten zelarik 402,5eko puntuazioarekin.

Missouriko Unibertsitateko aldizkari batek bertsolaritzari buruzko ale monografikoa argitaratu du (ENG)

"Oral Tradition Journal" izeneko aldizkariak Joxerra Garzia, Andoni EgaƱa, Jon Sarasua eta bertsolaritzarekin lotutako beste hainbat lagunen iruzkinak eta elkarrizketak bildu ditu bere azken alean. Deia egunkarian ikusi dut (http://www.deia.com/es/digital/cultura/2008/03/29/454693.php).

Apirilaren 1ean Nafarroako bertsofinala

Apirilaren 1ean Nafarroako bertsofinala

Oihane Perearentzat mezu bat Wikipedian

Radio Euskadin Oihane Pereari elkarrizketa bat egiten ari dira. Oihanek Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi berri du eta bere txapel hori lortzen duen bigarren aldia da. Irratia entzuten ari nintzen bitartean, informazioa bilatu dut Euskarazko Wikipedian eta eztabaida gunean mezu bitxi bat aurkitu dut: Matienar neska gazte batek Oihaneri bertara abestera joateko eskatzen dio. Inork luzatuko al dio eskaria gasteiztar bertsolariari?

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa Arrigorriagatik abiatuko da.

Hurrengo igandean Gipuzkoan ospatuko den bertsolari txapelketako finala ikusteko autobusa jarri du ABARRAK euskara elkarteak eta Arrigorriagako Estropozu bertso eskolak. Elkarteak duen web gunean izena emateko argibideak daude.

Izan izar, izan ezer

Bertsolaritzaz hausnartzen. Atzo eta gaur. Txirrita eta Beckham.

Bertsolariak rapeatzen, Harrapazank!!!

Bilborock aretoan, BertSOUND rapSYSTEM jaialdiaren kronika txiki bat audio eta guzti. UNAI ITURRIAGA + ARITZ SOUND SYSTEM + IGOR ELORTZA + WANKA + JON MAIA + DZ + DADDY JEFF izan ziren protagonistak.

Hemezortzi bertsolari lehian, Nafarroako txapela helburu

Etxarri Aranatzen jokatuko dute bihar 2007ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Beste bi ere izango dira, martxoaren 3an Goizuetan eta martxoaren 10ean Berriozarren, hurrenez hurren.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala entzungai Larrabetzu.org-en

Larrabetzu.org blog komunitatean bertsozaleak gara eta horregatik Bizkaiko 2006ko Bertsolari Txapelketaren finala entzuteko aukera eman nahi dizuegu. Bertan entzuteko edo mp3 entzungailura deskargatzeko. Euskaldunako finalak zirraraz eta emozioz bete zigun barrua.

Euskarazko azpitituluen inguruan, Xabi Payaren hausnarketa

Xabi Payak artikulu interesgarria idatzi du euskarazko edukiak "globaliza"tzera bidean. Azpitituluetaz hitz egin izan dugunean, maiz "kanpokoa euskaratzea" izan dugu ardatz. Eta alderantziz? Alegia, zergatik ez euskarazko edukiak "erdaratu" unibertsal(ago) egiteko? "Txirritaren ofizioari mesede handia egingo lioke erreferentziazko dozena bat bertso saio azpidatziekin zintzilikatzea sarean", esanez amaitzen du artikulua Payak.

Bertsotube, bertsolaritzaren plaza librea

(c&p) Bertsotube Bertsoa.com plaza digitalaren proiektu berria da, bertsolaritzak bere zabal-kunde eremu propioak izateko bidean. Bertsoa.com-ek sortu zuen bertso-plaza digitalaren kontzeptua, orain gero eta proiektu gehiagok bere egin dutena. Oraingo ekarpena, plaza librea kontzeptua da. Bertsozaleak, bertsolariak edo antolatzaileak berak izango du bertso-bideoak interneten jartzeko aukera.

BideoaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalistek beren buruei ateratako erretratua

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zortzi finalistek beren burua finalaren aurrean nola ikusten duten azaldu dute bideo honetan. Nork ukituko du entzuleen G Puntua?
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]