bilaketaren emaitzak "bertsoak"

web 2=0 bertsoak, bideoak eta b-zaleak

xabier payaren gogoeta. Zertarako bi bertso bideo gune? Coca cola eta cocacola light? coca cola eta pepsi agian. Gogoeta interesgarria, titulu oso erakargarri baten azpian.

Reala, Gpuntua eta patatak

Alegiako "Zazpi astoren gainean" bertso eskolako blogan jaso da berria. Badirudi Realelo marketing arduradun andrearen ustetan bertsolariek ezin bestean patata soroetan lanean ibili behar dutela. Andere honen arabera euskara eta bertsoa ezin bestean nekazal giroarekin loturik daude. Topikoz josita.

Bertsoak eta lizentziak

Bertsotan bertsoen lizentziei buruz

Telebistako bertsoak, bertsoplaza.tv gunean

Bertsolaritzak gero eta leku gehiago dauka Interneten. Telebistan urteetan zehar gordetako bertsoak, bideoak... orain apurka apurka ikusiko ditugu sarean. Gaika, kronologikoki, historikoak, erreportaiak... kantuan jartzeko beste bertso, bertsoplaza.tv gunean.

Gu ta gutarrak, ikusi, entzun eta gozatzeko

Aspaldian ari dira asteburuetan hemen eta han emanaldiak eskaintzen. Bideoak egiten, abestiak asmatzen, bapatean kantatzen, idatzitakoak erakusten. Guk asteburuan izan ditugu gutarrak gurean. Eta herrian giro itzela sortu zuten barikuan. Orain herriko weblogean irakurri, ikusi eta gozatu dugu berriz ere gaztetxeko emanaldia.

Lehenengo aldiz jokatuko da Iparraldeko Bertsulari Xapelketa

Bertsularien Lagunak elkarteak eta bertso-eskolek eginiko lanari esker, Ipar Euskal Herriko Bertsulari Xapelketa jokatuko da lehenengo aldiz. Urte askotarako!

Gpuntua poltsikoan

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Akting Ingeniaritzaren arteko hitzarmen bidez, finalaurreko saioetatik aurrera bertsozaleek Txapelketari buruzko informazio guztia BLUETOOTH sistema bidez euren sakelakora jaitsi ahalko dute: bertsolarien datuak, saioen datuak, puntuazioak, sintonia eta beste mila datu. Aupa zuek!

BECeko bertso finala zuzenean medio eta sare sozialetatik

Twitter, facebook, flickr eta blogetatik ari gara blogari batzuk BECeko bertsolari finala emititzen, editatzen edo kontatzen. Medio handirik ez da behar halakorik egiteko. MP3 batekin soinua hartu, kamararekin argazkiak, twitter bidez kontatu... eta ahalik eta azkarren sarera igorri, wifia baliatuta. Ez gara medio publikoak, baina publikoarentzako medioak bai. Eta ez erdipurdikoak gainera.

Bota: Bizkaiko bertsolari txapelketa, sarean eta kalean

Bizkaiko bertsolari txapelketa berriro abian da. Sarean ere serio hartu du bertsozale elkarteak bere eginkizuna. Diseinu erakargarriarekin, bideoak, argazkiak, kronikak eta beste edozer uztartzeko prest; botasarean.biz

Agur gu ta gutarrak! Despedidea

Gora gu ta gutarrak! Azken urte honetan plazaz plaza ibili zaizkigu. Bertsoa eta musika uztartzen, bloga eta bideoak. Eredugarri bilakatu dira, lehen bezala orain. Hizkuntzarekin jolasean, bideoan grabatuz, lagunak gonbidatu eta asterik aste blog arrakastatsu bat sortu dute. Egin dute despedidea! Durangoko Plateruenean, eta joan egin dira.

Ilunbeko Maletilla: Bertsoak, SMSak eta Internet

Maletillak zezen plazako hondarretara toreatzeko salto egiten duten espontaneoak dira. GARA egunkariak joko berria aurkeztu du: Bertsoak, SMSak, webgunea eta partehartzea uztartzen ditu. Lau astez, txandaka, plazako zezenek (Xabier Paya, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira eta Andoni Egaña) bertsotarako gaia jarriko dute, eta maletillek bertso edo kopla bidez erantzun beharko diete. Bideo spot promozionala ere kaleratu da: http://www.euskaltube.com/play.php?vid=872 eta http://youtube.com/watch?v=Mwyo43LVkQo.

Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia abian da

Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia abian da, Bilbon aurkezpena egin ostean. Zestoan hasi eta Baraldako BEC handian bukatuko dena abenduan. Aurkezpena egitearekin batera webgune barria ere aurkeztu dute. Interneten nagusi diren joerak gauzatu dira gune honetan ere. Zuzeneko telebista, erantzunak, rss eta holangoak. Sare sozialetan be, aurtengoan antolatzaileen partetik jarraipena izango duela ematen du.

[Gazt] Xabier Silveira bertsolariak ETBko zentsura salatu du

"Noiz, bertso fashionaren aroan, utzi da txapeldun baten azken agurra emititzeari? Ba honakoa esaten zenean: «Gure herria maite dutenez/ bizitza ematen dutenei...»" Xabier Silveira bertsolariak adierazpen askatasunaz hitzegin du Garako artikulu honetan eta EiTBk kasu batzuetan duen jokaera salatu du.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]