bilaketaren emaitzak "berria"

Berria.info berria izango dugu bihartik aurrera, blogari gehiago besteak beste

Berriak kanpaina bat abiatu zuen duela zenbait aste, Berria berritua aurkezteko asmoz. Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Bilbon, eta bihartik aurrera paperean ez ezik, edizio elektronikoan ere aldaketak izango dira. Blogari gehiago izango ditu Berriak, euskal kulturako aurpegi ezagunak eta zenbait kazetari. -Laura Mintegi. -Bixente Serrano Izko. -Txuma Murugarren. -Eneko Olasagasti. -Oier Guillan. -Juan Luis Zabala. -Urtzi Urkizu. -Nora Arbelbide. -Aitor Renteria.

Berria.info berritu dute

Guztiz eraberrituta ageri da gaur Berria egunkariaren bertsio digitala. Honez gain, blogari berriak ere badaude, http://www.berria.info/blogak.php. Zer deritzozue?

berria.info Twitter-en

Hemendik aurrera berria.info-ren edizio jarraituko albisteak Twitter-en bidez jasotzeko aukera dago. Twitter-eko euskal sarea handitzen doa!

Gorka Julio web 2.0 eta partehartzeaz Berrian

Gorka Julio (http://teketen.com) blogari.net-eko informatikaria elkarrizketatu du Berriak. Web 2.0, partehartzeaz eta hizkuntzaz dihardu besteak beste.

Berriaren erantzuna Patxi Baztarrikaren artikuluari

Administrazio Kontseiluaren izenean Joxean Lizarribarrek erantzun egin dio Patxi Baztarrikaren artikulu ospetsuari.

Zibergela: paperean eta sarean

[K&I]Asteazkenero Berria-n argitaratzen den informatika kontuei buruzko atal dibulgatiboa, Zibergela, sarean dago orain, blog baten eran.Sustatun ikusia: http://www.sustatu.com/1169023123

Berria | 1.000 aldiz kioskoan, mila zor1000n

1.000. zenbakia kaleratu du gaur BERRIA egunkariak.

Udan ere, Bai Euskarari

Kontseiluak ‘Udan ere, Bai Euskarari’ kanpaina jarri du abian bigarren urtez, euskal gizarteari, udan ere, euskara aintzat hartzen jarraitzeko eskatzeko.

Balbemendi Artikutzan

ETB1erako telesail berri bat grabatzen ari dira Artikutzan: 'Balbemendi'. Aktore ezagun eta onek antzeztuko dute intrigazko telesail honetan, eta udazkenean hasiko dira botatzen. Urtzi Urkizu Artikutzan egon da eta bertan ikusia azaldu du bere blogean. Oso itxura ona du telesailak.

Jose Elorrietari egin galdera

ELAko idazkari nagusiari galderarik egin nahi badiozue, bihar arte duzue aukera. Bihar 11:30etan internet bidez erantzuten egongo da Berriako erredakziotik.

Berria-k egindako tranpa nabarmen, argazkilariaren begiradatik

Ikusmira argazkilari baten bloga da. Blog berria da GAUR8 proiektuaren barruan, baina begi zorrotzez ari da Jon Urbe argazkilaria. Luma ere, zorrotza dauka. Bistan denez.

Kalitate handiagoko irudiak eta berrikuntzak Tagzanian

Aldaketak egin dituzte Tagzanian. Munduko toki askotako irudi berri eta zehatzagoak daude orain. Puntu berriak gehitzerakoan ere erraztasun handiagoak daude.

Juan Luis Zabalak zorrotz begiratutako gogoeta libreak -Jakiunderi buruz

juan luis zabala kazetari eta idazleak gogoeta oso interesgarria egin du Berria egunkarian sortu berri den Jakiunde erakundeari buruz. Gogoeta kritikoa, zorrotza... hain zuzen ere erakunde horretan kritikoak eta zorrotzak, botereari otzanak ez zaizkion jendea aldarrikatzen. Horregatik bakarrik, merezi izan du gaur egunkaria irakurtzeak.

Blogak eta euskararen probintziak

Blogak zenbatzen hasi zen Joxe Aranzabal. Horren irakurketa egin digu orain idazle blogariak. Gogoetak etorri dira atzetik. Inoiz euskarak ez duela horrenbeste jende idazten izan, ondorioztatu du Anjel Lertxundik. Baina irakurlerik irabazi al du gure hizkuntzak?

"Hitza": Kazetaritza egiteko modu berria?

Orain artean kritika onak besterik ez ditut entzun "Hitza" berrien inguruan. Publikoki, baita pribatuan ere. Besteak beste, mikroformatuak txertatu dituztelako (http://www.zabaldu.com/2862/quothitzaquot_berriek_mikroformatuak_integratu_dituzte/ adibidez). Tontokaletik blogean,ordea, beste iritzi bat topatu dut gaurkoan. Kazetaritza "berria"ren inguruko hausnarketatxoa. Esan dezadan aldez aurretik niri gustatu zaidala "Hitza" berria baina, eztabaida sustatze aldera, hona ekarri dut lotura.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]