bilaketaren emaitzak "bermeo"

EAJk ETBren "manipulazioa" eta "zentsura" salatu ditu Alakranaren auzian

Alakranako arrantzaleen herrietako alkateek eta Iñigo Urkullu EAJko presidenteak ETBk arrantzontziaren bahiketarekin edukitzen ari den jarrera salatu dute. Alde batetik, alkateek espainiar Gobernuari igorritako dokumentua, atxilotutako piraten Somaliaratzea eskatzen duena, isilaraztea egotzi diote eta bestetik, Bermeon egin zen manifestazioa PSOEko Idoia Mendia eta PP Arantza Quirogarenak ez ziren hitz oro moztea. EAJk parlamentuan galdetuko du jarrera honen zergatia.

Egin behar ez dena. Martxelo Otamendi Bermeotik

Ez ginen beharbada konturatu. Nestor Basterretxeari sekulako hutsunea egin zion aurrekoan EAJ ofizialak (Miren Azkarate buru) Bermeoko inagurazioan. Informazioa eta iritzia euskarazko egunkariaren zuzendariaren lumatik. Irakurtzekoa. Beste behin. Kultura eta politika. Kultur politika.

Arrantza XXI. mendean [bideoa]

[K&I] Bizkaiko Arrantza Kofradietako Federazioko presidente den Iñaki Zabaletarekin solastu gara. Jadanik ez da itsasora ateratzen, baina bertatik bertara ezagutzen du sektoreak bizi duen egoera. Antxoaren debekuaz, arrantzaleen bizimoduaz, Alakranaren auziaz... eta abarrez hitz egin dugu Bermeon grabaturiko elkarrizketa honetan.

Bermeoko portuan, kittaunak kantari

Bi haur, gitarra, kutxa eta euskara. Horren errez, horren hurbil. Orain dela gutxi lagun bati aipatzen nion askotan eskuinak bere ikusmoldeak di-da azaldu eta zabaltzen dituen bitartean (topiko, estigma, karikaturaren bitartez...), ezkerrak diskurtso luze korapilatsuari lotuta agertzen dela, ezindurik. Beraz, hobe ixiltzea... ikusi, entzun eta gozatu.

Kameratoia 09n izena emateko epea zabalik

Topaguneak eta Bermeoko Udalak KAMERATOIA, Euskal Herriko V. Ikus-entzunezko Rallya aurkeztu dute Bilbon. Lehiaketa Bermeon izango da abenduaren 12an eta, betiko moduan, 10 ordutan 3 minutuko bideo bat sortzean datza. Izena emateko epea azaroaren 30era arte dago zabalik.

Alakrana itsasuntziari buruzko informazio guztia sarean biltzen

Hacking Badakigu ekimeneko bermeotarrek, Alakrana itsasuntziaren informazio guztia monitorizatzeko gune berezia presatu dute. Alakrana untziaren aferak, egunotan alerta gorria piztu du Bermeo eta euskal kostalde osoan. Informazioa azkar pasatzen ari da egunotan, eta horrelako ekimenek garrantzia emateaz gain, informazioa batzeko ere aproposak dira.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]