bilaketaren emaitzak "belfast"

Kartzelara gaelikoa hitzegiteagatik

Irakasle irlandar bat atxilotua izan da elkarrizketa pribatu batean gaelikoz hitzegiteagatik. Polizia batek mehatxu egin zion ingelesez hitz egin zezan, emakumeak ezetz esan zion eta komisaldegian bukatu zuen.

Bertso afaria Belfasten

Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes Belfasten bertsotan. Danbolinerokua blogean Belfasteko berri, kronika interesgarria. Argentino batean, sagardotegiko menua jaten. Pintak eta mural politikoak, bertsoak eta debekatutako zigarroak.

Disidentzia irlandarra, Platonen eta Pattonen artean - Iñaki Sotoren analisia

"Disidentzia errepublikarraren oinarriak ez dira teorikoak edo politikoak, moralak eta printzipioei buruzkoak baizik. Horrela janzten dute bere babesleek, nahiago dute "ongia" eta "gaizkiari" buruzko eztabaida abstraktu bat "hobea" eta "okerragoa"ri buruzko konkretu bat baino. Nahiago dute iraganaz hitzegin orainaz edo etorkizunaz baino. Nahiago eztabaidatu historiaz estrategiaz baino."

Iñaki De Juana elkarrizketatu du The Irish Times egunkariak

Irlandan da Iñaki de Juana. Askatasuna berreskuratu eta Belfastera joan zen. Lasaitasun bila. Hango giro errepublikarrean da orain. Justiziarekin ordea ez du amaitzerik izan, atzetik dauzka. Eta The Irish Times egunkarian elkarrizketa egin dio Paddy Woodworth kazetariak, abokatuen bulegoan eta pub errepublikar batean. Interesgarriak bertan De Juanak bere egoerari buruz eta Euskal Herria zein Espainiari buruz botatzen dituenak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]