bilaketaren emaitzak "batasuna"

Asier Imaz Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea atxilotu dute

Bilbora bidean zihoala atzeman dute.

[Gazt] Batasunak Loiolako elkarrizketak argitaratuko ditu

Batasunak ekainaren 13an Ustaritzen egingo duen agerraldi baten Loiolan 2006ko urrian, ETAren su-eten garaian, PSE-EE eta EAJ-rekin izandako elkarrizketak argitara aterako ditu.

Batasunak su-eteneko konpromisoak mantentzeko eskatu dio ETAri

[K&I] Arnaldo Otegi bozeramaileak erakundeari eskatu dio martxoaren 22ko idatziko "konpromisoak eta helburuak" mantentzeko. Espainiako Gobernuari ere dei egin dio, "baldintza demokratikoak bermatzeko".

Batasuna larunbateko manifestaziora joango da

Eusko Jaurlaritzak deituta larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan Batasuna ere joango dela esan du gaur eguerdian Pernando Barrenak.

Batasunaren legez kanporatzearen alde azaldu da Europako Giza Eskubideen Auzitegia

Estrasburgoko iturriek Efe berri agentziari aurreratu diote albistea. Defentsak ez du erabakiaren berririk. Espainiako Auzitegi Gorenak 2003ko martxoan utzi zuen legez kanpo alderdi politikoa, eta honen abokatuek Estrasburgora jo zuten, biltzeko eta adierazpen eskubideak urratzen zirelakoan. Defentsak ez du erabakiaren berririk.

Patxi Lopezek eta Aresek epailearen aurrean deklaratu beharko dute Batasunarekin bildu izanagatik.

Ibarretxeren auziaren ondoren, orain PSEko Patxi Lopez eta Rodolfo Ares epailearen aurrean deklaratzera deitu dituzte Batasunarekin bilera egiteagatik.

BideoaPernando Barrenaren adierazpenak atzoko atxiloketen inguruan

[K&I] Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak atzoko atxiloketen inguruko adierazpenak egin ditu Martuteneko presondegiaren aurrean. Barrenak Barbre De Brun eta Pat Rice Sinn Fein-eko kideekin batera egin du agerraldia. Ezker abertzaleko kideak atxiloketak egiteko modua salatu du, "atxilotuak biltzeko eskubidearen erabilpena egiten ari zirenean".

Garzonek kartzelara bidali ditu Batasunaren 17 buruzagi

"Erakunde armatuko kide" izatea leporatu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Apaolaza, Abrisketa Agerre eta Urrutia libre utzi ditu bermepean, eta baldintzarik gabe Berasategi eta Albisu.

Milaka pertsona atera dira kalera mobilizazio egunean zehar

Atxiloketak eta kargak izan dira goizeko mobilizazioetan. Ertzaintzak 2 pertsona atxilotu ditu Donostiako Ibaeta kanpusean egin den manifestazioan honen aurka kargatu ondoren. Ripak hainbat mobilizazio debekatu ditu Nafarroan, hala ere ehunka pertsona batu dira protestan. Iluntzean ere hainbat mobilizazio izan dira. Gaztesareako Gazte Informazio Agentzian mobilizazio eguneko informazioa.

Egibarren ustez PSE ezker abertzalearekin negoziaziorako bideak bilatzen dabil

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko EAJren ordezkariaren ustez, PSE-EE ezker abertzalearekin "tokiak" bilatzen ibili daiteke "bakegintza ereduak aztertzeko helburuarekin", beti ere Eusko Legebiltzarretik kanpo. Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, hauteskundeen ondoren ezker abertzalearen "isiltasun izugarria" nabarmendu du Egibarrek.

Joseba Azkarraga: "(Iparraldeko) atxiloketak ongi etorriak dira"

«Atxiloketak ongi etorriak dira. Gehiago badira hobekiago» EA alderdikoa eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua den Joseba Azkarragak adierazpen hauek egin ditu Batasuneko iparraldeko kideak atxilotu dituztenean. (Albiste bukaeran daude deklarazioak)

Marije Fullaondo atxilotu dute Errigoitin

Marije Fullaondo Batasuneko zuzendaritzakide algortarra atxilotu dute 17:00ak aldera Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Joan den urriaren 4an Baltasar Garzon epaileak Batasuneko Mahai Nazionalaren kontra agindutako polizia-operazioaren baitan egin dute atxiloketa, Efe agentziaren arabera. Fullaondo 2004ko ekainaren 13an Europako hauteskundeetan ilegalizatutako Herritarren Zerrendaren (HZ) burua izan zen.

Aralarrek azken atxiloketen ardura egotzi izana salatu du.

Azken egunotan Batasunako mahaikideen eta 18/98ko auzipetuen atxilotzearen ardura egotzi diote Aralar eta Nabairi. "Funtsik gabeko salaketak egin dira gure kontra, eta Batasunako zenbait bozeramaleren erabilera gai honetan baztertu eta salatu nahi dugu. Egotzi zaizkigun salaketak oso larriak dira, baina horiek ez gaituzte gure lekutik mugiaraziko" adierazi du Aralarrek.

[Gazt] 65 orduko lanastearen inguruko beste ikuspuntu bat

Meneame-n ikusia. Orain dela egun batzuk Europako parlamentuak onartu zuen 65 orduko lan-astearen inguruko ikuspuntu zeharo ezberdina.

Alderdien legearen alde agertu da Estrasburgo

Ilegalizazioak berretsi ditu Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, eta esan du “gizarte mailako behar handi bati” erantzuten diola alderdien legeak.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]