bilaketaren emaitzak "barajas"

Martxoaren 24an abiaturiko ekintza armatuen etenaldi iraunkorra indarrean dagoela adierazi du ETAk

GARAko erredakziora bidalitako agirian, «martxoaren 24ko 00:00tan abiaturiko ekintza armatuen etenaldi iraunkorra indarrean dagoela» adierazi du ETAk, bi egun lehenago plazaratutako Adierazpenean agertutako helburuak berresten dituela gaineratuz («Euskal Herrian burutu beharreko prozesu demokratikoa bultzatzea» alegia). Agirian, bere gain hartu du erakundeak Barajasko atentatua.

Bonba-auto bat zartarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

[K&I] 9:00etan izan den leherketa baino ordubete lehenago bonba zegoela abisu emanez deia jaso dute errepide salbamenduko DYA elkartearen Donostiako bulegoan. Dei hori egin duenak ez du zehaztu noren izenean ari zen. Ordu erdi beranduago SOS Deiak-era deitu dute, eta deitzaileak ETAren izenean ari zela esan du. Txikizio handia egin du leherketak, eta gutxienez lau lagun arin zauritu dira leherketan.

Barajasko atentatuan hildako ekuadortarraren aita haserre da poliziaren lanarekin eta demandatzea pentsatzen du

Barajasko atentatuan hildako Diego Armando Estacioren aitak dioenez, hildakoaren neskalaguna leherketa baino 20 minutu lehenago abisatu zion polizioari mutilaren kokalekua, eta hauek, ezer ez egiteaz gainera, ez zioten neskari ere pasatzen utzi. Gainera, aparkalekuak megafonia sistema egokia izan balu eta poliziak parkinga autoz auto erregistratu balu semea bizirik egongo litzatekela dio aitak.

Gutxienez 100 hildako utzi ditu Madril-Barajas aireportuan izandako istripu batek

Iturri batzuen arabera 150 dira ezbeharrean hildakoak. Guztira 164 bidaiari zihoazen Spainair konpainiaren JK 5022 hegaldian, Madrildik Las Palmasera. Aireratzen ari zela pistatik atera eta su hartu du. Bidaiarien senideei informazioa emateko 800 400 200 telefonoa jarri du martxan Spanair konpainiak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]