bilaketaren emaitzak "bakea"

Borroka armatuaz argi hitz egin dezagun

Carmen Gisasola eta Joseba Urrosolo ETAko euskal presoek borroka armatuaren inguruan beraien ikuspuntua argitaratu dute egunkari ezberdinetara helarazitako gutun baten bidez.

[audioa] Nork ez du bakea nahi?

Xabier Izaga - INFO 7 - Jendea nekatuta dago. Jendeak bakea nahi du, paso egiten du. Honelakoetan, esaten duena egon ohi da nekatuta. Zilegi da. Baina nahi duten nekadura saltzen digute. Euren bakea. Bakea nahi dut, horregatik ezin dut egin paso.

Barack Obamarentzat Bakearen Nobel Saria

Izenburua deskribapen nahikoa da.. baina sari banaketa abenduaren 10ean Stockholmen izango dela gehituko dut, eta saritu bakoitzak 980.000 euro eskuratuko dituela...

Aintzane Ezenarro Berria TBn

Berria Telebistak Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideari egindako elkarrizketaren aurrerapena

Ekainaren 19an Bilbo "erori" zen

1937ko Ekainaren 19an Bilbo militar altxatuen eskuetan erori zen. Francok "liberatu" zuela esango zuen; baina jende askok sufrimendua baino ez du gogoratzen. Galdakotar blogean merezitako aipamena egiten diote egun gogoangarri horri.

Imajinatzen al duzu? [Gazt.] [Bideoa]

Imajinatzen al duzu horrelakorik? Datorren urriaren 25ean hau egi bihur dezakezu.

Emakumeen ahotsa blog batean

Alderdi eta sindikatu ezberdinetako emakumeek sinatu eta bultzatutako ekimena da ahotsa. Horretarako blog bat sortu dute. Ekimenean emakumeen ahotsa bultzatzea dute xede. Kolektibo ezberdinetako emakumeak, zazpi herrialdeetakoak gainera. Eskumako ahotsa (UPN, PP, CDN, UMP eta UDF) falta du soilik ekimen honek. Aurkezpenean 200 emakume inguru aritu dira, Donostian.

Gerra Zibilean joan-etorriko bidea

1.937. urtean bizkaitar asko, tartean galdakotarrak, joan-etorriko bidai labur bat egin zuten. Ume batzuk, eta zenbait gudari ere, erbesteratuak edo urrutira joan ziren. Baina bere herritik Bilbora, babes bila joan zirenak, ere emakume eta ume ugari izan ziren; besteak beste, Maria Luisa Bilbao, Galdakotar blogean kontatzen duenez. Eta egun gutxi pasatu ondoren, bueltatu zen bere herrira.

Gaztelumendiko oroimen historikoa

Gaztelumenditik apurtu omen zuten frankistek Burdinezko gerrikoa. Larrabetzukoek oroimen historikoa berreskuratzen saiatu dira egunotan

ANV-k manifestazioa deitu du ekainaren 23an, prozesuari bai esateko

ANVri buruz denak mintzatzen diren honetan, ANV kalera aterako da, kalera ateratzeko deialdia egin du. Manifestazio deialdia ekainaren 23rako. San Juan bezpera. Prozesuari bai esateko.

Bakea etikarekin inoiz baino uztartuago

Betidanik bakea beharrezkoa sentitu badugu ere, Euskal Herrian batipat, orain are beharrezkoagoa. Etikarekin uztartuta Arantzazuko Baketiken dagoen Jonan Fernandezek ikusten du behar-beharrezkoa

Ezker abertzaleak Loiolako elkarrizketei buruzko eztabaida piztu du berriz

Zapuztutako bake prozesuaren oinarri izan zen Loiolako elkarrizketei buruzko eztabaida piztu da berriz ere, azkenaldian zabaldu diren gezurrei erantzuteko ezker abertzaleak bertako eduki batzu jakitera emango dituela esan ostean. Zabaldutako informazioaren arabera, PNV eta PSEk independentzia proiektu onargarri bezela onartzeari muzin egin zioten. Baztertutako zirriborroa: http://www.gara.net/paperezkoa/20080131/60420/es/Las-concentraciones-rechazadas

AEBk ezetza Batasunaren proposamenari.

Iragan astean Batasunak prozesu demokratiko eta baketsu batekiko konpromisoa aurkeztu zuen Venezian eta Altsasuan. Gatazka armatua gainditzea lehenetsi zuten eta horretarako Irlandako prozesua eredutzat hartzea eskatu zuen, \’Mitchellen printzipioetan\’ oinarrituz. AEBren iritziz ordea, bi herrialdeetako egoerak ez dira alderagarriak eta horregatik, ezetza eman dio proposamenari.

Bakearen aldeko kontzertua uztailaren 11n Donostian

Uztailaren 11n izango da Bakearen Aldeko Kontzertua Donostiako Zurriola hondartzan, doan: Bob Dylan, Macaco, DJ P3z + Almar VJ eta Mikel Laboa. Webgunea ireki dute, eta antolakuntza boluntario bila dabil.

Disidentzia irlandarra, Platonen eta Pattonen artean - Iñaki Sotoren analisia

"Disidentzia errepublikarraren oinarriak ez dira teorikoak edo politikoak, moralak eta printzipioei buruzkoak baizik. Horrela janzten dute bere babesleek, nahiago dute "ongia" eta "gaizkiari" buruzko eztabaida abstraktu bat "hobea" eta "okerragoa"ri buruzko konkretu bat baino. Nahiago dute iraganaz hitzegin orainaz edo etorkizunaz baino. Nahiago eztabaidatu historiaz estrategiaz baino."
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]