bilaketaren emaitzak "bai euskarari ziurtagiria"

Donostiako eta Altzako bezeroek euskarazko zerbitzuak errazago aukeratu ahalko dituzte gaurtik aurrera

Donostian eta Altzan Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten 156 entitateren gida argitaratu du Ziurtagiriaren Elkarteak Euskarak Batzen eta Bizarrain elkarteen laguntzarekin. Gida honekin erreminta erabilgarri bat sortu nahi izan dute. Bezeroek kalitatezko zerbitzua eskaintzen duten entitateak aintzat hartu ahal izateko. Gidan zerrendatu dituzten 156 entitateetatik 37 Altzakoak dira, eta gainontzeko 119ak Donostiakoak.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa Ezpeletan

30 izan dira Ezpeletan Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, elkarte, saltegi eta era guztietako erakundeak. Hauetatik gehienek euren engaiamendua berritu dute, eta 2 erakunde berrik ere proiektuarekin bat egitea erabaki dute aurten. Duela urte eta erdi sartu zen Ezpeleta ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoan eta denbora epe labur honetan proiektu anitz jarri dituzte martxan, marrazki lehiaketa eta laster ospatuko den Bai Euskarari zozketa besteak beste.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren 7. urtebetetzean ekitaldi berezia

Bai Euskarari Ziurtagiriak ekainaren 13an 7 urte beteko ditu. Ospatzeko ostegunean banaketa ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalen. Ekitaldian Kontseiluak sortu berri den Ziurtagiriaren Elkarteari lekukoa pasatuko dio. Gainera ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresek Jorge Oteizaren artelan bat jasoko dute.

Bai Euskarari berritzen da

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bere irudia berritu du euren logoa aldatuz. Aurrekoa nahiko karratua bazen ere oraingoa askoz ere dinamikoa da...

Bai Euskarari akordioa Aguraingo fundazioarekin batera

Kontseiluak eta Aguraingo udalak lankidetza-hitzarmena berritu dute. Agiri honen bidez, urtean zehar euskararen alde elkarlanean jarraituko dutela adostu dute Aguraingo alkateak, Iñaki Berazak, eta Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek. Lehen hiru hilabeteetan udala eta Kontseilua arituko dira Bai Euskarari Akordioa kudeatzen. Apiriletik aurrera berriz, Aguraingo Udalak sustatutako Kultura Fundazioarekin batera egingo du lan Kontseiluak.

‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ mintegia

Bai Euskarari Akordioan parte hartzen dutenei zuzendutako mintegia izan da Agurainen.

Elkarrizketa Digitala Rober Gutierrezekin

Berriak Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariari elkarrizketa digitala egin dio. Erabiltzaileek hainbat galdera egin dizkiote Bai Euskarari Ziurtagiriari buruz.

Elkarlanean eta kalitatean urrats bat

Ziurtagiriaren Elkarteak lehenengo urratsa eman du, zuzendaritza aurkeztu du. Bai Euskarari Ziurtagiriak elkarlanean eta kalitatean oinarritutako urrats bat egin du.

Azkoitian orain bai, Bai Euskarari Ziurtagiria

Urola Bailarako hainbat herrriren eredua jarraituz, Azkoitiari ere iritsi zaio Bai Euskarari Ziurtagiria aurkezteko garaia. Azpeitia, Zestoa eta Zarautzen dagoeneko zabalduta dago Bai Euskarari Ziurtagiria eta oraingoan Azkoitiari egokitu zaio txanda. Uztailean Azkoitiko Udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena sinatu zuten eta ordutik hona, hainbat ekimen abiatu dute herriko Udalak eta euskalgintzak.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpena Uztaritzen

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eta Euskal Konfederazioa Uztaritzen izan dira, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Akordioaren aurkezpena egiten. Aurkezpen publikoa Bai Euskarari Ziurtagiria bultzatzeko antolatu diren ekintza multzo baten lehen pausoa da. Honetan, Kontseiluko idazkari nagusiak, Euskal Konfederazioko idazkariak, Uztaritzeko Herriko Etxeko ordezkariak eta Uztaritzeko hainbat eragilek parte hartu dute.

Kontseiluak Ziurtagiriaren Elkarteari lekukoa pasatuko dio ekitaldi nagusian

Ostegunean Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia izango da Donostiako Kursaalen. Ekitaldian Kontseiluak Ziurtagiriaren Elkarteari lekukoa pasatuko dio. Era berean, Ziurtagiria eskuratu dutenei aitormena egingo diete Jorge Oteizaren artelan bat banatuz.

Leitzaldeko elkarlana indartzen

Leitza, Goizueta, Arano eta Aresoko udalek beste urrats bat eman dute euskararen aldeko prozesuan. Hilabete honetan bertan Kontseiluak, UEMAk eta Iparraldeko Mankomunitateak Leitzan Bai Euskarari Ziurtagiria elkarlanean sustatzeko hitzarmena sinatu ostean, Kontseiluak eta Mankomunitateko udalek ere izenpetu dute.

Tafallak berriz ere BAI esan dio EUSKARARI!

Tafallak baiezkoa eman dio euskarari. Izan ere, Nafarroako herri honetan bigarren aldiz banatu dira Bai Euskarari Ziurtagiriak. Kontuan izanda, Tafalla Nafarroako eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen herri, oro har, erdalduna dela, euskararen normalizazioan aurrerapauso garrantzitsua da hau. Badira jada 3 urte Tafallan Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik eta bigarren ekitaldi honetan, 22 izan dira Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten herriko elkarte, saltoki eta era guztietako entitateak.

Ziurtagiria elkarlanean baita Sakanan ere

Leitzako eredua jarraituz, Sakanan ere elkarlanean burutu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapena eta hori emaitzetan nabari da. 64 eragilek eskuratu dute aurten Bai Euskarari Ziurtagiria Sakanan. Iazko datuekin alderatuz, %22ko hazkundea jasan du Bai Euskarari Ziurtagiriak Sakanan. Arrakasta honen giltza eragile guztien arteko elkarlana dela adierazi du Kontseiluak, Etxarri-Aranazen herritarron aurrean egindako ekitaldira hurbildutakoen aurrean.

Amurrio, lankidetzan eredu

Antzerki eta musika artean eskuratu dituzte Amurrioko 61 eragilek euskararen alde egiten duten lana aitortzen dien Bai Euskarari Ziurtagiria. Iazko datuekin alderatuz, %30eko hazkundea izan du Bai Euskarari Ziurtagiriak Amurrion. Beste datu esanguratsua alderdi politikoen parte hartze handia izan da. Aralar, EA, EAJ, Ezker Abertzaleko Larria Plataforma eta PP alderdi politikoek eskuratu dute aurten Bai Euskarari Ziurtagiria. Arrakasta honen giltza eragile guztien arteko elkarlana dela adierazi du Kontseiluak.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]