bilaketaren emaitzak "azpitituluak"

Sayat Nova (Mingranen kolorea) filma euskaraz!

Sayat Novarentzako euskarazko azpitituluak eskuragarri nahi duenarentzako

Azpitituluak euskaraz

Orain gutxi Igor Leturiak Euskal Encodings komunitateak egiten duen lana goraipatu bazuen (http://ttiki.com/887), joan den asteburuan Luistxo Fernandezen azken ekimenaren berri izan dugu. Euskarazko azpitituluak sortzeko ekimena da eta dagoeneko lau filme-ren azpitituluak daude eskuragarri: Wall-e, Steal This Film 2, Mononoke Hime eta Ponyo.

Atzerriko adierazpenak azpititulatu egingo dituzte TV3ko albistegietan

Kataluniako Telebistako (TVC) albistegietan, atzerriko hizkuntzetan ari diren elkarrizketatuen adierazpenak katalanez azpititulatuko dituzte, bikoiztu beharrean. CIU alderdiak proposatu zuen aldaketa hori egitea, eta Kataluniako Ikus-entzunezko Korporazioko kontrol batzordeak aho batez onartu du. Atzerriko hizkuntzen ezagutza zabaltzea dute helburu.

Euskarazko azpitituluen inguruan, Xabi Payaren hausnarketa

Xabi Payak artikulu interesgarria idatzi du euskarazko edukiak "globaliza"tzera bidean. Azpitituluetaz hitz egin izan dugunean, maiz "kanpokoa euskaratzea" izan dugu ardatz. Eta alderantziz? Alegia, zergatik ez euskarazko edukiak "erdaratu" unibertsal(ago) egiteko? "Txirritaren ofizioari mesede handia egingo lioke erreferentziazko dozena bat bertso saio azpidatziekin zintzilikatzea sarean", esanez amaitzen du artikulua Payak.

Zinemaldiko Urrezko Maskorra, euskarazko azpitituluekin sarean

Euskarazko azpitituluak sustatzeko webgunean aurtengo Zinemaldian Urrezko Maskorra eskuratu duen filma dago eskuragarri jada: "Nanjing! Nanjing!". Nanjingeko sarraskia deskribatzen duen filma, beraz, deskargatu eta euskaraz ikusteko aukera dago. Albistea "Argia"n (http://www.argia.com/albistea/urrezko-maskorra-euskarazko-azpitituluekin-2) eta Mitxelenakeriak blogean ere aipatu dute (http://maitanemitxelena.blogspot.com/2009/10/urrezko-maskorra-euskarazko.html).
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]