bilaketaren emaitzak "azoka buztan luzea"

Durangoko Azoka eta euskaldunen buztan luzea

Euskal ekoizpenaren geroa: digitalizazioa

Durango Azokaren Kartela

Durangoko Azokaren kartela jada kalean dago, lehiaketa irabazi duen kartela "Jantzi Euskara", espero dut denok gustoko izatea. Seguru nago harritu egingo dizuela kartelak :D

Apirilaren 21ean egingo dira Bilboko eta Donostiako Liburu Azokak

Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an (datorren igandean) bada ere, apirilaren 21ean (ostiralean) egingo dira Donostiako eta Bilboko Liburu Azokak. Gasteizen berriz, larunbatean (apirilaren 22an) egingo dute. Iruñean ez dute azokarik egingo, baina ostiralean %10 merkeago erosi ahalko dira liburuak dendetan.

Literaturia, Larrabetzuko azoka duina

Larrabetzuko Literaturia azokan izan nintzen igandean. Han ziren idazle ugari, haien liburuak aurkezten. Han zen Anjel Alkain umeekin solasaldi bat edukitzeko asmotan, baita Mikelazulo elkarteko kideak Ate hautsiak poema errezitaldiarekin, Kukubiltxo… Hona hemen kronika bat.

Feria de Durango

Zein da euskararen lekua Durangoko azokan? Zenbat okupatzen dute erdarazko liburuek? Ze leku hartzen dute ez liburu ez disko ez diren produktuek... Durangoko azoka, dagoeneko ez da liburu eta diskoen azoka, euskarak ere gero eta leku urriagoa. Normalizazioa da, gizartearen antza izatea. Gaisoak gu.

Astronomia ikasketak Durangoko Azokan

Hasieran puntu definiezin bat baino ez zegoen. Zientzialariei ez omen zaie sobera falta Big Bang-aren prozesu osoa lotzeko, baina hasierako partean dituzte zailtasun handienak. Edonola ere garbi dagoena da Elkar Banaketa gertatu zela. Sakabanaketa, batasunetik aniztasunera, hetereogeneitatea, pluraltasuna. Antzina uste zen Elkar Jainkoa zela, kosmosaren zentroa, beranduagoa Elkar mundu bihurtu zen.

Musikherria Durangoko azokaz kezkaturik

Interesgarriak gogoetak. Baina badirudi azokaren inguruko eztabaida ez dela pizten. Denok aipatzen dugu, baina inork ez dio gaiari oratzen. Kulturaren merkantilizazioa? Eztabaida interesgarria duda barik.

[es] Alfonso Sastreren sumina Durangokoaren aurrean

Alfonso Sastre eta Eva Forest zenak sortu zuten "Hiru" argitaletxearen liburuak Durangoko Azokatik kanpo geratu dira, eta horren aurrean Alfonso Sastrek bere iritzia plazaratzen du: ez dago ados, pentsatzekoa denez.

Durangoko agenda Ibaizabal TBn

Azokako egunetan zehar egongo diren jardueretako batzuk bilduta eta ordenaturik IbaizaabalTB-ren agendan ikusgai

Durangoko Azokan Ibaizabal eta Giltza boikoteatzeko deialdia egin du EHBEk

Euskal Curriculumaren alde testu liburu espainolak boikoteatzeko deia luzatu du EHBEk. Horren lehenengo pausoa Durangoko Azokan egin daiteke, izen euskaldunak erabiltzen dituzten bi testu-liburu argitaletxe espainiarrekin: Ibaizabal (Edelvives) eta Giltza (Edebe).

Nola erakutsi euskal kultura gure kaleetan, gaztetxeetan, lokaletan... garatutako sorkuntza lanak erakutsi gabe?

Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren urteko erakuslehio nagusia izaten da. Gaztesareak eta Xirikak, aurten ere, deialdia luzatu dio gazte mugimenduan ari direnei eta gazte sortzaileei euren lanak Durangora eraman ditzaten.

Durangoko azokatik azken ziegaraino

Durangoko azoka, presoen liburuak -irakurtzeko, idatziak...- Beti egon da lotura bat. Beti argitaratu dute zerbait euskal presoek. Urteen joan etorrian. Ezin ahaztu, gure lehen idazlea ere Bernat Etxepare, preso ukan zutela. Elkartu ezinean, elkartasuna lantzen da horrelakoetan. Manifestua eta agerraldia egingo dituzte Durangon bertan.

Durangoko Azokaren jarraipen berezia egingo du Eusko Ikaskuntzak

Eusko Ikaskuntzak Durangoko Azokaren jarraipen berezia egingo du EuskoSareren web gunean sortu berri duen blogaren bitartez. Ekitaldi gehienen kronikak, elkarrizketak, bideoak, argazki galeriak, etab luze bat aurkitu ahal izango dira han. Stand berezi bat jarriko dute horretarako azokan bertan, irekia, non protagonistekin hizketaldiak eta elkarrizketak egingo dituzten.

e-pamiela hitza (PDF)

hitza, Pamiela argitaletxeko aldizkaria, 1995ean sortu zen gure argitalpenen berri emateko. Bost zenbaki argitaratu ziren, 2009ko Durangoko Azoka honetarako berpiztu dugu, baina oraingo honetan euskarri elektronikoan. Gurutz Cilveti eta Mikel Santakiteria izan dira egileak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]